X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabal 2020ko Durangoko azokan

Noiz argitaratua 2020/11/19

Ibaizabalek 55. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan parte hartuko du.
 
Aurten ere, urtero legez ohitura dugun moduan, abenduaren 4tik 8ra ospatuko den Durangoko Azokan hartuko dugu parte.
 
Azokaren 55. edizio honetan 2020. urtean zehar argitaratu ditugun nobedade guztiak aurkeztuko ditugu: txikitxoenentzako ipuinak, gaztetxoentzako abentura liburuak, nerabeentzako eleberriak, bilduma bereziak eta zenbait album berri.
 
Betiko legez, adin tarte guztientzako liburuak ditugu aurkezteko eta erakusteko, bai jakin-minez betetako esploratzaile txikienentzat, bai gazte zorrotzenentzat eta baita heldu jakin-minentzat ere.
 
Informazio gehiagorako:
 
 
 
Hurbil zaitez birtualki... Ibaizabalek harrituko zaitu!