X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabal 2019ko Durangoko azokan

Noiz argitaratua 2019/11/25

Aurten ere, urtero legez ohitura dugun moduan, abenduan ospatuko den Durangoko Azokan hartuko dugu parte.
 
Artekaleko 4-11 standean aurkituko gaituzu abenduaren 5a, osteguna, eta 8a, igandea, bitartean.
 
Azokaren 54. edizio honetan 2019. urtean zehar argitaratu ditugun nobedade guztiak aurkeztuko ditugu: txikitxoenentzako ipuinak, gaztetxoentzako abentura liburuak, nerabeentzako eleberriak, bilduma bereziak eta zenbait album berri.
 
Betiko legez, adin tarte guztientzako liburuak ditugu aurkezteko eta erakusteko, bai jakin-minez betetako esploratzaile txikienentzat, bai gazte zorrotzenentzat eta baita heldu jakin-minentzat ere.
 
Hurbil zaitez Ibaizabalera eta harritu egingo zara!
 
Informazio gehiagorako: