X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabal 2018ko Durangoko azokan

Noiz argitaratua 2018/11/13

Aurten ere, urtero legez ohitura dugun moduan, abenduan ospatuko den Durangoko Azokan hartuko dugu parte.
 
Artekaleko 4-11 standean aurkituko gaituzu abenduaren 5a, asteazkena, eta 9a, igandea, bitartean.
 
Azokaren 53. edizio honetan 2018. urtean zehar argitaratu ditugun nobedade guztiak aurkeztuko ditugu: txikitxoenentzako ipuinak, gaztetxoentzako abentura liburuak, nerabeentzako eleberriak, bilduma bereziak eta zenbait album berri.
 
Betiko legez, adin tarte guztientzako liburuak ditugu aurkezteko eta erakusteko, bai jakin-minez betetako esploratzaile txikienentzat, bai gazte zorrotzenentzat eta baita heldu jakin-minentzat ere.
 
Hurbil zaitez Ibaizabalera eta harritu egingo zara!