- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA

Ibaizabal Boloniako Azokan
Noiz argitaratua 2023/02/23
Martxoaren 6tik 9ra Ibaizabal argitaletxeak Boloniako azokaren 60. edizioan parte hartuko du Hall 29, standa E15.
Boloniako (Italia) azoka mundu mailako azokarik garrantzitsuena da haur eta gazte literaturari dagokionez. Bertan, nazioarteko argitaletxe, autore, ilustratzaile eta bestelako profesionalak batzen dira sektorearen azkenengo nobedadeak ezagutzera emateko.
Ibaizabal, Haur eta Gazte literaturan espezializatutako argitaletxea den heinean, bere produktuak bertan aurkeztuko ditu eta mundu mailan egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango du.
Boloniako azokan “Zirimiri”, “Matxinsalto”, “Ekin” eta “Gaztetxo!” bildumetako tituluak egongo dira ikusgai, euskal haur eta gazte literaturaren erakusgai bezala.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.