X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabal Boloniako Azokan

Noiz argitaratua 2019/03/23

Apirilaren 1tik 4ra Ibaizabal argitaletxeak Boloniako azokaren 56. edizioan parte hartuko du Hall 29, standa D14.
 
Boloniako (Italia) azoka mundu mailako azokarik garrantzitsuena da haur eta gazte literaturari dagokionez. Bertan, nazioarteko argitaletxe, autore, ilustratzaile eta bestelako profesionalak batzen dira sektorearen azkenengo nobedadeak ezagutzera emateko.
 
Ibaizabal, haur eta gazte literaturan espezializatutako argitaletxea den heinean, bere produktuak bertan aurkeztuko ditu eta mundu mailan egiten diren lanak ezagutzeko aukera izango du.
 
Boloniako azokan “Txirrista”, “Matxinsalto”, “Ekin” eta “Gaztetxo!” bildumetako tituluak egongo dira ikusgai, euskal haur eta gazte literaturaren erakusgai bezala.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.