X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabalek 3D inprimaketaren aldeko apustua egiten du

Noiz argitaratua 2020/09/14

Javier Humanes1-ek eta Noelia Cava2-k, Lehen Hezkuntzako 3Dn inprimatzea proiektuaren egileek, 3D inprimaketaren mundua hurbiletik erakutsi eta tresna horren bidez ikasgelan proiektuak lantzeko gakoak eman dizkigute elkarrizketa batean.
 
Zer da 3Dn inprimatzea? Zerk motibatu zintuzten harekin lan egitera? Zer onura dakarzkio ikasgelari?Beharrezko tresna bat da ala moda bat da?
 
«3D teknologia iraultza bat da abian diren fabrikazio eta prototipatze prozesuetan.3Dn inprimatzeak adizio metodoaren aldeko apustua egiten du; solidotu egiten diren materialak erabiliz fabrikatzen da, geruzak bata bestearen gainean, objektu berriak sortzeko.Imajina dezakegun ia guztia, gaur egun, 3Dn inprima daiteke», dio Noelia Cavak.
 
Javier Humanesek 3Dn inprimatzea nola hasi zen kontatu digu: «Lan egiten dudan ikastetxean sartu berri da; robotikako eskolaz kanpoko jarduera bat zegoen eta, hartan, 3D inprimagailu bat erabiltzen zen. Beste irakasle batekin batera, robotika eta 3Dn inprimatzea Science irakasgaian sartu genuen. Gaur egun, zenbait inprimagailu ditugu zentroan, eta, irakasgai zehatz batean, diziplina hori ikasgai zerrendan sartzen da».
 
«3Dn inprimatzea etorkizuneko baliabidea da.Eskolaren ikuspuntutik, oso erraz ikus dakioke erabilgarritasuna zenbait diziplinatan, besteak beste matematikan edo fisikan, baina ikuspegi metodologiko zuzenarekin», esan du Javier Humanesek.
 
Noelia Cava duela bost urte hasi zen, maker mugimenduarekin lehen aldiz harremanetan jarri zenean (‘zuk zeuk egin’ metodotik abiatuta, egitearen bidez ikaskuntza aktiboan oinarritzen den gaur egungo kultura). Lan egiten zuen zentroan erabaki zuen robotika eta 3Dn inprimatzea batzeko leku bat izatea; alegia, STEAM arloak lankidetzan lantzeko leku bat. Honako hau dio: «Beti ikusi izan dut umeen jakin minean eta asmatzeko gogoan ikaskuntzarako aukera bat».
 
Ikasgelan aplikatzeari dagokionez, Noelia Cavak zera azaldu digu: «sormena eta arazoak konpontzeko gaitasuna garatzen laguntzen du eta, horretarako, lankidetzan oinarritzen den lana sustatu eta, aldi berean, motibazioa areagotzen du, egiten ikastean oinarritzen den metodologia baita». Eta honako hau esan du: «jakina, irakaslearentzako laguntza bat da; izan ere, ezagutzak eguneroko bizitzako eginkizunetara eramateko bide ematen du. Baina, halaber, ikaslearengan gizartean hain garrantzitsua den izaera ekintzailea ere garatzen du».
 
Eta honako hau esan du: «jakina, irakaslearentzako laguntza bat da; izan ere, ezagutzak eguneroko bizitzako eginkizunetara eramateko bide ematen du. Baina, halaber, ikaslearengan gizartean hain garrantzitsua den izaera ekintzailea ere garatzen du».
 
Zer dakarkio, zuon ustez, 3Dn inprimatzeak ikasleen prestakuntzari, gaur egun?
 
«Zenbat eta goizago hasi ikasten, orduan eta hobea izango da etorkizuneko eginkizuna, eta hobea izango da lortu ahalko duten maila», esan du Javier Humanesek.
 
Noeliak zera erantzun dio horri: «gure ikasleek, etorkizunean, oraindik asmatu ez diren lanak garatuko dituzte. Hori dela eta, prestatu egin behar ditugu, pertsona sortzaileak izateko eta pentsamendu kritikorako gaitasuna edukitzeko».
 
Bi irakasleek uste dute 3Dn inprimatzea ez dela moda kontu bat; izan ere, gure artean geratzeko iritsi zen beharrezko tresna dela diote.
 
Biok zarete Edelvivesen Next STEAM 3Dn inprimatzea proiektuaren egile.Zergatik sartu zineten abentura honetan?Zerk motibatu zintuzten gehien horretarako?
 
«Izugarri atsegin dut mundu hau», esan du Noelia Cavak. «Irakasleok etengabe jardun behar dugu prestakuntzan, kontuan hartuta, gainera, gure ikasleak berez digitalak direla eta ia gurekin batera ikasten dutela», esan du.
 
Bestalde, Javier Humanesek esan duenez, «maila pertsonalean, nire ustez Edelvives argitaletxe desberdina da.Edelvivesen proiektu honetan parte hartzea erabaki dut, sistema tradizionaletik urruntzen den ikaskuntzaren aldeko apustua egiten delako; horretarako, metodologia aktiboak sustatzen dira eta irakasleei aholkuak eskaintzen zaizkie.Gainera, garrantzi berezia ematen zaio STEAM metodologiari, sormena eta esperimentazioa ikasgeletara hurbiltzeko baliabide gisa».
 
Ibaizabalek Lehen Hezkuntzarako eskaintzen duen 3Dn inprimatzea proiektuak onura handiak dakarzkio ikasleari; izan ere, motibazioa areagotzen da, jakin mina eta sormena garatzen dira, adimen espaziala hobetzen da, benetako arazoak konpontzea sustatzen da, analisirako gaitasuna lantzen da eta talde lana bultzatzen da, besteak beste.
 
 
------------------------------------
(1) Javier Humanesek Madrilgo Ábaco ikastetxean lan egiten du; IKT aholkulari pedagogikoa da. Bestalde, Science-ko eta Robotikako irakaslea da ikastetxean bertan. Ikastetxeko lanaz gainera, Madrilgo La Salle CSEU Unibertsitateko irakasle ere bada; Programazio informatikoko, Robotika hezitzaileko eta 3D diseinuko eta inprimaketako klaseak ematen ditu.
 
(2) Noelia Cava, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, eta Ikaskuntzarako Teknologien koordinatzailea Madrilgo Santa Isabel SEK nazioarteko ikastetxean. Era berean, prestakuntza informatikoa du, eta maker metodologiako masterra da, Harvard-eko Unibertsitatean.