Hezkuntzan Euskara loratzen

Noiz argitaratua 2023/05/15

Bilbon, 2023ko maiatzaren 15ean / Euskarazko argitalpenen sorkuntzan, edizioan eta merkaturatzean ari den Ibaizabal Argitaletxea, irakaskuntzaren eta literaturaren munduko ordezkari garrantzitsuak elkartu zituen joan den maiatzaren hiruan Euskalduna Jauregian. “Hezkuntzan Euskara loratzen”  izenburupean, hezkuntzari, euskararen irakaskuntzan literaturak duen lekuari, teknologia berriei eta egungo teknologiei buruz eztabaidatu zen.
 
Hitzorduan izan ziren Patxi Zubizarreta umeentzako eta gazteentzako literatura idazle eta itzultzaile ezaguna; Iratxe Retolaza Udako Euskal Unibertsitateko Goi Institutuko irakaslea eta Euskaltzain urgazlea; Andrea Antúnez irakasle eta sare sozialetako hedatzailea; Mila Zubero Euskara eta Literatura irakaslea Jado ikastetxean eta Itziar Osa Ibaizabal argitaletxeko edizio arduraduna.
 
Prentsa Oharra irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Mahai inguruko bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.