X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Halloween, Ibaizabal gau beldurgarria

Noiz argitaratua 2019/10/22

Hemen da Halloween gaua! Gure etxeak armiarma sarez, kalabazaz, saguzarrez eta eskeletoz betetzen dira, nola ospatuko duzue aurten? Ideia bat… gogoan al duzue zeinen dibertigarria den beldurrezko istorioak irakurtzea ohe gainean manta batekin tapatuta?
 
Gau beldurgarriena istorio bikain pila batekin arintzen saiatuko gara, baso misteriotsuz, sorgin bihurriz, katu zitalez eta sorginkeria magikoz betetako istorioekin. Pasatu Halloween beldurgarri bezain dibertigarria irakurriz, eta zigorretan okerrena bermatuko dizugu: barre urduriak eta ezusteko ikaragarriak.
 
Adin guztietarako proposamen sorginduak ditugu. Ideia zaparrada bat gomendatzen dizugu: jolasak, eskulanak, mozorroak, jairik onena prestatzeko guztia. Gauza bakarra eskatuko zaizu: Xarpa katua bezain ausarta izatea, eta hark abandonatutako etxe handian zain dituen ezusteko lazgarriak topatzen dituenean esaten duen bezala, zuk ere Ez naiz beldur! esatea.
 
Edo nahiago al duzu Ada Goth bitxiarekin batera ibili? Egunez eta gauez ibiltzen da noraezean Ilunpe Jauregian zehar bota zaratatsuak arrastatuz. Aitarekin eta zenbait mamurekin bizi da bertan. Baina edozer da hobea Vlad, munduko banpirotxo baldarrena bihurtzea baino. Zortzi urte ditu, eta ez zaio gustatzen banpiro bati gustatu beharko litzaiokeen ezer: gorroto du odolaren zaporea, ez daki saguzar bihurtzen eta, denetan okerrena: izugarri gustatzen zaio eguna esna ematea, gizakiei buruzko nobelak irakurriz!
 
Hau dena kontuan hartuta… ba al dakizu banpiroak benetakoak direla? Bai bai, guztiz egiazkoak! Eta sarritan gizakion artean (gure artean!) mugitzen dira beren misio sekretuetan. Liburuko protagonistak oso hurbiletik ezagutuko ditu Banpiroen hirian bizi diren gaueko izaki misteriotsu hauek; eta guri den-dena kontatuko digu liburu honetan. Ausartzen zara Banpiroen hiriak gordetzen dituen sekretuak argitzera?
 
Eta hala bazan, ez bazan, Halloweeneko beldurrezko istorioak sar daitezela kalabazan!