X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

EGGD: Bigarren Hezkuntzarako proposamen digitala

Noiz argitaratua 2021/05/14

Proiektu honen bertsio digitalari esker, zure ikasleek eta zuk maila eta ikasgai bakoitzeko edukiak eta zereginak hainbat baliabide eta tresna digital aplikatuta landu ahal izango dituzue. Proposamen digitalak honako ikasgai hauek biltzen ditu: Euskara eta Literatura (1., 2., 3. eta 4. maila); Matematika (1. eta 2. maila); Matematika Akademikoa (3. eta 4. maila); Geografia eta Historia (1., 2., 3. eta 4. maila); Biologia eta Geologia (1., 3. eta 4. maila) eta Fisika eta Kimika (2., 3. eta 4. maila).
 
Proposamen digitala:
 
- Funtzionalitate osoz erabil daiteke, bai online bai offline bidez.
 
- Hainbat plataformatarako dago eskuragarri: Windows, Mac eta Linux sistema eragileetarako eta Android, IOS, Windows 8, Windows 10 eta Chromebookerako.
 
- HTML5 euskarridun nabigatzaile nagusietan funtzionatzen du. Chrome edo Firefox-en azken bertsioarekin erabiltzea gomendatzen da.
 
- Liburua: sarrera liburu digitalizatuaren unitate didaktikoetara; jarduera interaktiboetara; Mapa Mentalen sortzailera; Multimedia baliabideetara; Glosariora; Gako hitzen bidez bilaketak egiteko bilatzailera; Esteka interesgarriak eskaintzen dituzten Laster Marketara; Bideoeskoletara eta G Suite aplikazioetarako zuzeneko sarbidea (Drive, Calendar, Maps, Sites eta Groups).
 
- Jokoa: Abentura digital honetan, ikasleak hacker komunitate bateko kide izango dira eta crackerrek Sarea infektatzeko erabili dituzten birusak desagerrarazi beharko dituzte. Misioak mailako edukiekin daude lotuta.
 
- Irakasleentzako tresnak (lagundu egiten dute ebaluazio probak prestatzen, lorpen adierazleetan, maker espazioak garatzeko gida didaktikoaren kontsultan eta proiektuen programazioan oinarrituta) eta baliabideen webgunea: Programazioak, Metodologia aktiboetarako proposamenak, finkatzeko, sakontzeko eta ebaluatzeko fitxak, ikaslearen liburuko erantzunak, txatiloiak, estekak…
 
Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
 
- Katalogoa irakurtzeko eta/edo deskargatzeko ikusi albiste honi erantsitako artxiboa.
 
- Proiektuaren weba ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Honekin zerikusia duten dokumentuak