• HASIERA
  • Albisteak
  • Edelvives eta Baby Control haur eskoletan eraldaketa digitalaren alde

Edelvives eta Baby Control haur eskoletan eraldaketa digitalaren alde

Noiz argitaratua 2021/07/29

Edelvivesek eta Baby Controlek, 0 eta 3 urte arteko aldirako Agenda Digitalaren irtenbide digitaleko Espainiako liderrak, akordioa sinatu dute. Akordio horren bidez, Haur Hezkuntzako lehen zikloko haur eskoletako eraldaketa digitala babestu nahi dute.
 
Hitzarmen horrekin, bi erakundeek haur hezkuntzako ikastetxeei lagundu nahi diete abangoardia teknologia eskura dezaten. Ikastetxearen eta familien artean komunikatzeko punta-puntako tresna digitalerako sarbidea erraztea da asmoa. Ikastetxearen eta familiaren arteko komunikazioa oso garrantzitsua da adin horietan, eta tresna digital horiei esker, irakasle taldeak ikastetxeko ume bakoitzaren inguruan bete beharreko eguneroko informazioa betetzen ematen duten denbora arinduko litzateke.
 
Bi enpresak jakitun dira lehen zikloko haur eskolek txikienen hezkuntza prozesuaren baitan egiten duten lan garrantzitsuaz. Hori dela eta, zentro horietan zerbitzuak ematen dituzten profesionalek lana egiteko tresna eta material onenak izan ditzaten lagundu nahi dute.
 
 
Horregatik, ikastetxeetarako abantaila esklusiboak dituzten zenbait proposamen diseinatu dituzte; ikasturtea hastean, irailetik aurrera, ezagutaraziko dituzte eta jarriko dira martxan. Arreta berezia emango zaie familiei haien hezkuntzako zereginak babestuko dituzten jarduera eta proposamen sorta batekin.
 
Edelvivesek harremanetarako email hau egokitu du informazio gahiago nahi duten ikastetxeetarako: experienciacliente@edelvives.es