Edelvivesek nazioarteko QIA saria eskuratu du

Noiz argitaratua 2022/04/06

Argitaletxe taldeak duela hilabete gutxi QIA saria jaso zuen, nazio mailan hezkuntza sektoreko berrikuntzaren kategorian, eta sari bera lortu du mundu mailan.
 
Grupo Edelvivesek Quality Innovation Award nazioarteko (QIA) sarien hamabosgarren edizioan jaso du saria, Go STEAM proiektuagatik; plataforma horrek Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzaraino gaitasunen araberako ikaskuntza integralerako bide ematen du. Sari hori da argitaletxeak azkenaldian izan duen ereduaren gailurra: hezkuntza eraldatzea.
 
Grupo Edelvives oso harro dago albiste horrekin; izan ere, hezkuntza sektorean ehun eta hogeita hamar urte baino gehiago daramatza, eta jakin du teknologiaren eta berrikuntzaren abangoardian egoten. Prize QIA Hezkuntza sektoreko berrikuntzaren kategorian eskuratu du, eta Edelvives lehiaketa horretara nazio mailako edizioan Quality Innovation Award (QIA) lortu ondoren sartu da.
 
Edelvives, hezkuntza eraldatzeko ahaleginean, ekintzak egin ditu hezkuntza ingurune osoan. Hala, ikastetxeei gailu, tresna eta baliabide teknologikoak eman dizkie; irakasleei trebetasun teknologikoen inguruko prestakuntza eman die, eta ikasleei proiektuak eskaini dizkie, haien gaitasun digitalak gara ditzaten.
 
Ehun urtetik gorako argitaletxe hau aitzindaria izan zen STEAM gaitasunen garapenaren aldeko apustua egiten, edukia, prestakuntza, hezkuntza curriculuma eta teknologia integratzeko eredu berrien bidez.
 
Prozesu horren une gorena GO STEAM plataforma digitalaren sorrera izan zen; hark lan presentziala, erdi presentziala eta erabat online egiteko aukera ematen du. Plataforman, irakasleek askatasun osoz aukeratzen dute askotariko proiektuen artean. Haien bidez, benetako arazo bati ematen zaio irtenbidea, eta ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista eta irakasleak prozesu horren bideratzaile bilakatzen dira. Gainera, irakasleak bere curriculum plangintzaren barruan jarduerak bateratu ditzake eta haien edukia pertsonalizatu, beharren arabera.
 
Sari hori, Javier Cendoya argitaletxeko zuzendari nagusiaren hitzetan, «Grupo Edelvivesek teknologia unibertsalizatzeko egin duen ahalegin handiaren emaitza da. Urteko kuota txiki bati esker, ikasle guztiek STEAM irakaskuntzara sarbidea izateko aukera demokratizatzen dugu. Hori lortzeko, teknologiaren kostua
koaderno baten kostuarekin berdindu da».
 
Hala ere, egungo testuingurua kontuan hartuta, Grupo Edelvives ez da Moskura bertaratuko, saria jasotzera. Gainera erabaki du bai txartelen zenbatekoa, bai argitaletxeko ordezkariek Errusiako hiriburuan egingo duten egonaldiarena, Asociación Ucraniana de Residentes en Aragón (AURA) elkarteari emango diola oso-osorik, ukrainarrei botiken eta lehen mailako beharrizaneko ondasunen bidez laguntzeko.
 
QIA sarien edizio honetan, hemeretzi herrialdetako 561 proposamen berritzailek parte hartu dute, guztira, eta hogeita bost onenek QIA Awards eta QIA Prizes sariak jaso zituzten. Gure herrialdean, Aragoiko, Madrilgo, Nafarroako eta Euskadiko enpresek eta erakundeek bederatzi sari jaso dituzte, guztira.
 
Kategoria bakoitzeko QIA sariaren irabazleak bost ezaugarriren arabera ebaluatu zituzten: nobedadearen balioa, erabilgarritasuna, ikaskuntza, bezeroarentzako orientazioa eta eraginkortasuna. Nazioarteko fasean sartzeko, QIA sarien nazio mailako faseko irabazle izan behar da aurretik. CEX QIA Sariaren Zuzendaritza Batzordeko kide da, eta tokiko fasean profesional independenteekin eta izangaiak ebaluatzeko Kalitatea eta Akreditazioa Ebaluatzeko Agentzia Nazionalarekin (ANECA) dihardu elkarlanean.
 
Espainiak QIA sarietan parte hartzen duen bosgarren aldia da hau. 2017an, Bikaintasunaren Zentro Sustatzaileen Elkartea sarien antolaketa batzordean sartu zen. Batzordeko kide dira, Espainiaz gainera, honako herrialde hauetako kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko erakundeak: Finlandia, Estonia, Hungaria, India, Israel, Kazajistan, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Errusia, Suedia, Txina, Botsuana, Ruanda, Serbia, Hego Afrika, Suazilandia eta Zinbabue.
 
Bikaintasunaren Zentro Sustatzaileen Elkartea Espainia osotik dago banatuta. Haren helburua da autonomia erkidegoetan egiten den ahalegina batzea, elkarrekin eta koordinatuta sustatzeko gure herrialdeko enpresa kudeaketan kalitatearen, berrikuntzaren eta bikaintasunaren kulturaren garapena.