X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Sorkuntza eta ezagutza

Noiz argitaratua 2019/04/24

Udaberria sormenez betetako proposamenekin dator, ezagutzaren bilaketa aktiboa eta irudimena pizteko.
 
Ohikoa izaten da irakurketa leiho bat edo bidaia bat dela esatea. Baina Ibaizabalen uste dugu irakurketa laborategi bat dela! Irudimenez eta ezagutzaz betetako espazioa, eta bertan ideiak zabaldu egiten dira, bat egiten dute eta, hala, pentsatzeko eta sortzeko formula berriak garatzen dira. Piztu jakin-mina, prestatu irudimena eta bizi zerorrek!
 
Oso ohikoak diren elementuak, hala nola errotuladorea, arkatza eta papera, funtsezko tresnak dira Sortu zeure komikiak! liburuko ideiak garatzeko: benetako sormen estudioa; edozer gerta daiteke, gidoiari, narrazioari eta marrazketari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasten diren bitartean.
 
 
Eta noski, Doroteo eta Eliseoren serieak jarraipena du, beste liburu erakargarri batekin. Historiaurreko abentura epikoanliburuan,Doroteok eta Eliseok denboraren makina bat jarriko dute martxan eta abentura handia izango dute… Historiaurrean!
 
 
Udaberri honetan, irakurketa berriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu: sormena eta ezagutza abenturaren parte dira!