X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

ARGI MAHAIA-ren katalogoa

Noiz argitaratua 2021/06/15

Utzi ARGI MAHAIARI zure ikasgelan sartzen.
 
Argi mahaia baliabide pedagogikoa, metodologikoa eta sortzailea da. Argiaren magiari esker, jakin-mina pizten du, estimulazio sentsoriala, jolas librea eta irudimena sustatzen ditu, eta, aldi berean, zentzumen bidezko behaketa eta ikerketa sustatzen ditu.
 
Zer egin dezakezu argi mahaiarekin?
  • Jarduera sentsorialak: ontzi aldaketak, motrizitate fina, begien eta eskuen arteko koordinazioa…
  • Ipuin kontaketak: itzal bidezko txotxongiloak, ipuin ilustratuak…
  • Irakurketa eta idazketa: trazuen erretiluak, letrak ezagutzea eta bereiztea…
  • Logika-matematikako jarduerak: forma geometrikoak, zenbakia-kopurua lotura…
  • Ingurua eta nork bere burua ezagutzeko proposamenak: giza gorputza, animaliak, landareak, unibertsoa…
  • Artea eta pentsamendu sortzailea garatzea: margotzea, moztea…
  • Argiaren erritmora musika, audioak eta abar jartzeko aukera ematen duen mugikorreko aplikazio batekin konekta daiteke.
 
Ezagutu ezazu ARGI MAHAIArekin erabili dezakezun material zeharrargiak:
  • Oinarrizko zazpi pieza hartuta forma eta irudiak sortzeko TRANSLUCENT TANGRAMa.
  • Kolorearen, formaren, neurriaren… arabera sailkatzeko erretiluak: TRANSLUCENT TRAYS.
  • Irudi geometrikoekin esperimentatu eta esploratzeko: TRANSLUCENT GEOMETRY SHAPES.
  • Hiru dimentsiotako poliedroak eraikitzea poligonoen eraikuntzaren bidez: TRANSLUCENT CONEXION.
  • Logika matematikoaren lehen kontzeptuak ezagutzeko: forma, kolorea…: TRANSLUCENT SORT & COUNT ABACOLOR.
  • Muntaketa ugari egiteko eraikuntza jokoa: TRANSLUCENT BLOCKS.
  • Irudiak identifikatzeko eta lotzeko: TRANSLUCENT MATH TURTLES.
 
Atera etekin guztia argiaren pedagogiari ARGI MAHAIAren eskuliburuarekin (formatu digitalean).
 
Katalogoa ikusi eta/edo deskargatzeko begiratu albiste honi erantsitako artxiboa.

Honekin zerikusia duten dokumentuak