X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

2018/2019: Ibaizabaleko egileekin topaketak

Noiz argitaratua 2019/01/14

Pasa den irailetik martxan daude 2018/2019 ikasturterako Ibaizabaleko egileekin topaketak. Haien helburua Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeei euskal egileen katalogo zabala eskaintzea da, egile horiek ikasleei beren literatura-esperientzia helaraz diezaieten.
 
Ibaizabalek, hezkuntzan kalitateko edukiak eskaintzeko konpromisoa ez ezik, ikasleei literatura hurbiltzeko eta hartaz gozatzeko aukera emateko konpromisoa ere badu. Topaketa hauek, hain zuzen, gure haur eta gazteek literatura atseginez eta sormenez bizitzen hasteko modu ezin hobea dira, dudarik gabe. Izan ere, esperientzia ahaztezin hori egilearekin berarekin bizi ahal izango dute.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero:
- ikusi gure webguneko >>>Idazleekin topaketak<<< atala,
 
- edo bidali mezu bat info@ibaizabal.biz postontzira.