X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

  • HASIERA
  • Albisteak
  • -Adur, haizearen beldur-, -Alizia Herrialde Miresgarrian- eta -Bizitza- ALBUMAK bilduman

-Adur, haizearen beldur-, -Alizia Herrialde Miresgarrian- eta -Bizitza- ALBUMAK bilduman

Noiz argitaratua 2021/01/09

Pamela Butchart, Lewis Carrol eta Cynthia Rylant idazleen nobedadeak Haur Literaturan.
 
Ibaizabal argitaletxeak izenburu berriak kaleratu ditu Albumak bilduman.
 
5 urtetik aurrerakoentzat, Pamela Butchart egilearen eta Kate Hindley marrazkilariaren Adur, haizearen beldur. Beldurrari aurre egiteko eta egun bakoitza abentura handi gisa bizitzeko istorioa.
 
8 urtetik aurrerakoentzat, Lewis Carroll egilearen eta Chris Riddell marrazkilariaren Alizia Herrialde Miresgarrian. Idazlan honek duela 150 urte baino gehiago hasi zen haurren eta helduen bihotzak bereganatzen, eta gaur egun ere mundu osoan diren istoriorik maiteenetako bat da. Chris Riddellen ilustrazio adierazgarriek fantasia eta absurdoa nahasten dituen umorea nabarmentzen dute.
 
6 urtetik aurrerakoentzat, Cynthia Rylant egilearen eta Brendan Wenzel marrazkilariaren Bizitza. Naturari egindako omenaldi eder bat eta bizitzaren aldeko ospakizun bat.
 
Informazio gehiagorako ikusi liburuen fitxak: