X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gomendatzen dizuguna

Bidaiatzeko irakurtzea: udako gomendioak 6 urtetik aurrera

Noiz argitaratua 2019/07/22

Oporraldi honetan, liburu on bat hartu eta hegan egitera animatu nahi zaitugu. Hemen erakutsiko dizugu nola. Gozatu bidaiaz!
 
«Liburuan bidaiatzeko» jarraibideak: igo orrira, irakurri, egin hegan, gozatu, erregistratu ikusitakoa, entzun sentitutakoa, itzuli, partekatu zure irakurketa. Erraza, ezta? Orain zure hegaldia hartzea besterik ez zaizu falta.
 
Hondartzan zuen zain izango dituzue Libe eta Iban, oso urrutira joan beharrik izan gabe elkarrekin abentura bat partekatzeko: Olatuak zaintzen. Piraten abenturak atsegin badituzue, ausartu zuen etorkizunaren bila ateratzen: Pirata bihotza. Maitagarrien ipuinak atsegin badituzue, Grimm anaien idazketarekin eta Francesca dell’Ortoren irudiekin maiteminduko zarete. Rapunzel. Atsegin dituzu dragoien istorioak? Hurbil zaitez kontu handiz Sébastien Perezek sortutako eta Justine Braxek modu hunkigarrian ilustratutako mundu zoragarrira, eta zu ere harrituta geratuko zara, Yomon, Herensugeen semea liburuko protagonista, bezala.
 
Turismo zientifikoa: unibertsoaren jatorria ezagutzeko eskaintza berezia, asmakizunez, burutapenez eta tirabira ugariz betetako abenturen bidez. Doroteo eta Eliseo bilaketa zoro batean edo Doroteo eta Eliseo Historiaurreko abentura epikoan. Ez galdu!
 
Udako oporraldi ona izan!