X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gomendatzen dizuguna

Bidaiatzeko irakurtzea: udako gomendioak 12 urtetik aurrera

Noiz argitaratua 2019/07/29

Oporraldi honetan, liburu on bat hartu eta hegan egitera animatu nahi zaitugu. Hemen erakutsiko dizugu nola. Gozatu bidaiaz!
 
«Liburuan bidaiatzeko» jarraibideak: igo orrira, irakurri, egin hegan, gozatu, erregistratu ikusitakoa, entzun sentitutakoa, itzuli, partekatu zure irakurketa. Erraza, ezta? Orain zure hegaldia hartzea besterik ez zaizu falta.
 
Banpiroak atsegin badituzu, Selene, Banpiroen hiria liburuko protagonista, ezagutu nahiko duzu. Intrigaz eta misterioz betetako kontakizuna da, azken uneraino tentsio batean izango zaitu. Baina sare sozialak eta txatak nahiago badituzu, Isiltasun-harrapariak izango da zuretzat aukera onena: ziberjazarpenaren eta parkourraren munduan murgilduko zaituen istorioa; pentsamendu kritikoa finkatuko du, indarkeriaren eta balio etiko gutxi izatearen aurka. Oso erabilgarria da Interneten pribatutasunari buruzko eta sare sozialen arriskuen inguruko eztabaidak egiteko, eta beste balio batzuetan sakontzeko, hala nola konfiantza, independentzia, zuzentasuna, nortasuna, erantzukizuna edo zintzotasuna.
 
Udako oporraldi ona izan!