Gomendatzen dizuguna

-Besarkadasauroa-: bideoa

Noiz argitaratua 2021/11/27

Ibaizabalek bere liburuen barrualdea bideo xumeen bidez aurkeztearen aldeko apustua egin du.
 
Ibaizabalek Haurrentzako albumak bildumako Besarkadasauroa liburuaren barnealdea hurbildu nahi die irakurleei.
 
Dinosauro txiki batek bere lagunei irakasten die arazoak samurtasunez konpondu behar direla. Irudi erraz eta koloretsuak dituen liburua, lasaitasuna eta baikortasuna sortuz irakurleengan.
 
Gure liburuak barrutik ikusi nahi dituzu? Edukiak ezagutu nahi dituzu? Egin klik esteka honetan, bisitatu gure youtubeko kanala eta ezagutu gure bideoliburuak.
 
Zer hoberik besarkada bat baino, dena lasaitasunera itzultzeko?