Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

3. maila

TESTUAK 3. Narrazio testua. Misteriozko istorioak

TESTUAK 3. Narrazio testua. Misteriozko istorioak

ISBN: 9788483948279
Kodea: 103579

Liburuxka hau misteriozko narrazio testuak lantzeko sekuentzia didaktiko bat da. DBHko hirugarren mailako ikasle eta irakasleentzat prestatu da. Sekuentzia honetako komunikazio proiektu nagusia misteriozko narrazio testu bat idaztea da; baina, idazketa ez ezik, ahozkoaren eta idatziaren ulermena, eta ahozko elkarreragina lantzeko ere hainbat aukera eskaintzen ditu. Hori guztia lantzeko abiapuntua ikaslearen liburuxka da, eta webgune honetan bertan (“Material elkarreragilea” atalean), liburuxkako hainbat jarduera biltzen dira euskarri digitalean lan egiteko.
 
Metodologiari dagokionez, ikasleek testuekin egingo dute lan, eta dakitenetik abiatuta ondorioztatu eta barneratuko dituzte edukiak (hizkuntza edukiak eta testu generoari dagozkionak). Banaka zein taldetan egingo dute lan, ezinbestekoa baita ikaskideen ideiak eta iritziak aintzat hartzea, onartzea, adosten ikastea, eta elkarrekin ikasten ikastea.
 
Materiala
• Ikaslearen liburuxka.
• Irakaslearen gida (erantzunen liburuxka).
• Liburuxkako zenbait jarduera sarean, “Ikasmaterial elkarreragilea” atalean.
• Programazioa “Irakasleen gunea - Baliabideak” atalean.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Etapa: DBH, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Proiektua: I.BAI.BERRI.
Egilea: Ainhoa Imaz Gaztelurrutia, Aitor Aurrekoetxea Jiménez.
Diseinua: Liz Arostegi, Ima Mendiola, Loe Grafik.