Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2. maila

TESTUAK 2. Azalpen testua. Elkar ezagutzen

TESTUAK 2. Azalpen testua. Elkar ezagutzen

ISBN: 9788483948262
Kodea: 103578

Liburuxka hau azalpen testua lantzeko sekuentzia didaktiko bat da, eta DBHko 2. mailako ikasle eta irakasleentzat prestatu da. Sekuentziako ataza nagusia ahozko ekoizpena da (azalpena); baina, ahozkoaren ulermena eta elkarreragina ez ezik, idatziaren ulermena eta idazmena lantzeko ere hainbat jarduera eskaintzen ditu materialak. Hori guztia lantzeko abiapuntua ikaslearen liburuxka da, eta webgune honetan bertan liburuxkako hainbat jarduera biltzen dira, euskarri digitalean lan egiteko (“Ikasmaterial elkarreragilea” atalean).
 
Metodologiari dagokionez, ikasleek testuekin egingo dute lan, eta, dakitenetik abiatuta ondorioztatu eta barneratuko dituzte edukiak (hizkuntza edukiak eta testu generoari dagozkionak). Banaka zein taldetan egingo dute lan, ezinbestekoa baita ikaskideen ideiak eta iritziak aintzat hartzea, onartzea, taldekideen artean adosten ikastea eta elkarrekin ikasten ikastea.
 
 
Materiala
• Ikaslearen liburuxka.
• Irakaslearen gida (erantzunen liburuxka).
• Liburuxkako hainbat jarduera sarean, “Ikasmaterial elkarreragilea” atalean.
• Programazioa “Irakasleen gunea - Baliabideak” atalean.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Etapa: DBH, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Proiektua: I.BAI.BERRI.
Egileak: Ainhoa Imaz Gaztelurrutia.
Diseinua: Liz Arostegi, Ima Mendiola, Loe Grafik.