X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

2. maila

3D-n inprimatzea DBH 2
Produktu berria

3D-n inprimatzea DBH 2

ISBN: 978-84-9106-767-2
Kodea: 165495

Zer da 3D-n inprimatzea?
 
Ordenagailuaren pantailan ikusten dugun oro paperean inprima daiteke, tinta erabilita. Horri esker, edozein tokitan edozer gauza erakuts dezakegu.
 
Duela zenbait urtetik objektuak inprima ditzakegu! Bai, bai, ongi irakurri duzu: objektuak ikusten ditugun bezala inprima ditzakegu!
 
Nola funtzionatzen du?
 
Esan bezala, lehen inprimagailuek tinta erabiltzen zuten inprimatzeko. Baina 3D inprimagailuek erabiltzen dituzten materialen bidez, objektuak hiru dimentsiotan eratu daitezke, hau da, objektuak guk ikusten ditugun moduan inprima daitezke, eta ez bi dimentsiotan, paperezko orri batean; hori lortzeko geruzak gainjartzen dira, pastel bat apaintzeko pastelgintzako mahuka erabiltzen dugunean bezala.
 
Zertarako erabil daiteke?
 
Imajinatzen duzu 3D inprimagailu batek eraikitako etxe batean bizitzea? Une honetan, hori posible da. Erabilera ugari eman diezaiokegu 3Dko inprimaketari: eskolako lanabesak egin ditzakegu, giza gorputzeko organoen erreplikak...
 
Gaur egun, 3D inprimagailuei esker, eskuragarriagoa eta azkarragoa da gorputzeko zatiren bat galdu duten pertsonentzako protesiak fabrikatzea, eta errazagoa da haiek neurrira egitea.
 
Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arteko ikasleek sormena askatu eta irudikatzen dutena inprimatu ahal izango dituzte 3D XYZprinting inprimagailuekin.
 
Ikasleak 3D inprimaketaren munduan modu errazean sartzeko, honako hauek izango dituzte:
 
Ikasgelako materialak:
3D XYZprinting da Vinci 1.0 Pro inprimagailua.
● Kontsumigarriak.
 
Ikaslearentzako materialak:
● Lan koadernoak.
Tinkercad diseinurako softwarea.
Google SketchUp diseinurako softwarea.
 
Irakaslearentzat materialak:
● Proposamen didaktikoa.
● Lizentzia digitala.
 
Proiektuari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Maila: 2.
Proiektua: 3D-n inprimatzea.
Egileak: Daniel Cortés Rodicio, Manuel Hidalgo Díaz.
Begirale eta aholkulari teknikoa: Pablo E. García Palacios.
Zuzenketa: Rocío Gómez de los Riscos, Jabi Artaraz.
Barruko marrazkiak: Ramón Colera Cañas.
Testua: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia.
Orrialdeak: 48.