X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Lehen Mailako Hezkuntza

2. zikloa

3D-n inprimatzea Lehen Hezkuntza 3
Produktu berria

3D-n inprimatzea Lehen Hezkuntza 3

ISBN: 978-84-9106-752-8
Kodea: 165480

Zer da 3D-n inprimatzea?
 
Ordenagailuaren pantailan ikusten dugun oro paperean inprima daiteke, tinta erabilita. Horri esker, edozein tokitan edozer gauza erakuts dezakegu.
 
Duela zenbait urtetik objektuak inprima ditzakegu! Bai, bai, ongi irakurri duzu: objektuak ikusten ditugun bezala inprima ditzakegu!
 
Nola funtzionatzen du?
 
Esan bezala, lehen inprimagailuek tinta erabiltzen zuten inprimatzeko. Baina 3D inprimagailuek erabiltzen dituzten materialen bidez, objektuak hiru dimentsiotan eratu daitezke, hau da, objektuak guk ikusten ditugun moduan inprima daitezke, eta ez bi dimentsiotan, paperezko orri batean; hori lortzeko geruzak gainjartzen dira, pastel bat apaintzeko pastelgintzako mahuka erabiltzen dugunean bezala.
 
Zertarako erabil daiteke?
 
Imajinatzen duzu 3D inprimagailu batek eraikitako etxe batean bizitzea? Une honetan, hori posible da. Erabilera ugari eman diezaiokegu 3Dko inprimaketari: eskolako lanabesak egin ditzakegu, giza gorputzeko organoen erreplikak...
 
Gaur egun, 3D inprimagailuei esker, eskuragarriagoa eta azkarragoa da gorputzeko zatiren bat galdu duten pertsonentzako protesiak fabrikatzea, eta errazagoa da haiek neurrira egitea.
 
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleek proposamenak pentsatu, diseinatu eta gauzatu ahal izango dituzte 3D XYZprinting inprimagailuekin.
 
Ikasgelako materialak:
3D XYZprinting da Vinci 1.0 Pro inprimagailua.
● Kontsumigarriak.
 
Ikaslearentzako materialak:
● Lan koadernoak.
Tinkercad diseinurako softwarea.
 
Irakaslearentzat materialak:
● Proposamen didaktikoa.
● Lizentzia digitala.
 
Proiektuari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Etapa: Lehen Hezkuntza.
Maila: 3.
Proiektua: 3D-n inprimatzea.
Egilea: Noelia Cava Berrocal.
Begirale eta aholkulari teknikoa: Pablo E. García Palacios.
Zuzenketa: Rocío Gómez de los Riscos, Jabi Artaraz.
Testuak: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia.
Orrialdeak: 48.