X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Lehen Mailako Hezkuntza

1. zikloa

Balioetan Hezteko Irakurgaiak 2

Balioetan Hezteko Irakurgaiak 2

ISBN: 9788483944509
Kodea: 062520

Lehen Hezkuntzako maila guztiei zuzendutako proiektu honek balioen hezkuntza dinamikoa eta ikasgelako errealitatera egokitua proposatzen du.

Ipuinak irakurriz, haurrak ikasgelako protagonista bihurtzen dira: beren galderak egiten dituzte, elkarrizketan aritzen dira, emozioak adierazten dituzte eta, oroz gain, beren kabuz pentsatzen ikasten dute.

Metodologia:
6 liburu, Lehen Hezkuntzako maila bakoitzerako bat:
+ Liburu bakoitza kapitulutan dago egituratuta.
+ Kapitulu bakoitzak hainbat kontakizun proposatzen ditu; ikasleek horiei buruzko galderak egingo dituzte, eta horietan oinarrituta egingo dira jarduerak.
+ Saio bakoitzaren oinarrian, kontakizun bat, ilustrazio bat eta espazio bat egongo dira. Hortik abiatuta, ikasleek galderak eta jarduerak egingo dituzte, unean uneko balioak lantzeko.

"Haurrentzako filosofia", irakasleen eta ikasleen arteko harreman berria. Ikasleak dira protagonistak, eta irakaslea koordinatzaile bihurtzen da; horrela, parte hartzeko eta lankidetzarako giroa sortzen da.

Edukien egitura:
+ Aurkezpena
+ 15 kapitulu, kontakizunekin eta jarduerekin
+ Hiruhilekotan antolatuta.

Saioen antolaketa:
+ Bi orrialde, irudidun kontakizuna aurkezteko
+ Sentitzera eta pentsatzera bideratutako bi orrialde, ulertzeko galderekin eta jarduerekin
+ Sormena sustatzeko eta barneratutako ezagutzak ebaluatzeko orrialde bat
+ Familiei eta irakasleei zuzendutako azken orrialdea.

Balioak:
+ Elkarlanean aritzea
+ Bestearen lekuan jartzea
+ Arrazoiak ematea eta eskatzea
+ Hainbat konponbideren artean aukeratzea.

Hizkuntza: Euskara Batua.
Etapa: LMH.
Ikasturtea: 2.
Proiektua: IPUINAK BAINO GEHIAGO.
Egileak: Conxa Gordó Martínez, María Palmero Cremades.
Gainbegiratzaile teknikoa: Miguela Domingo Centeno.
Proiektuaren koordinazioa: Juan Pedro Castellano.
Proiektuaren zuzendaritza: Adela Cortina.
Pedagogia koordinazioa: Miguel José Llofriu Terrasa.
Edizioaren koordinazioa: Juan Antonio Castro.
Euskal edizioa: Leire Calle Arrinda, Eukene Herrera Jauregi.
Itzulpena: Imanol Salegi Urbieta (Bakun, S.L.).
Ikusizko proiektua eta arte zuzendaritza: GLVeko irudi eta diseinu mintegia.
Azalaren diseinua: Bordó Buenos Aires.
Azaleko ilustrazioa: Mariano Ramos.
Barruko ilustrazioa: Montse Bosch, Ximena Maier.
Orrialdeak: 96.
Lege Gordailua: Z-3923-2010.