X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Zatoz nirekin Santiago de Compostelara

Zatoz nirekin Santiago de Compostelara

Bilduma: EKIN

ISBN: 9788491064497
Kodea: 119573

Salneurria
13,66 €

Agregar item al pedido
Gaia: Done Jakue Bidea egin eta abentura.
 
Girotzea: Gaur egun. Gazte bat Santiago bidea egiten.
 
Laburpena:
Irudika ezazu egoera hau: gaztea zara eta arazoak dituzu etxean, gurasoekin, ikastetxeko lagunekin; benetan denboraldi kaxkarra ari zara pasatzen… Zer egin egoera larri horri buelta emateko? Hilabeteko atsedena hartu eta bidean hasi ibiltzen. Orreagatik Santiago de Compostelaraino 800 kilometro dituzu zeure burua lasaitzeko, ideiak argitzeko, arazoei konponbidea aurkitzeko...
Donejakue bidea mundu berria, ezezaguna da, guztiz aproposa jende bitxia ezagutzeko, ezusteko abenturak bizitzeko, lagun berriak egiteko agian, eta baita ere pertsona maltzurrak, gaiztoak aurkitzeko, denetik baitago bertan. Eta protagonista Santiago de Compostelara iristen denean konturatuko da bizitza aldatu egin zaiola nolabait. Ohartuko da ez dituela jada etxetik atera zenean zituen arazoak… orain beste arazo berri batzuk baititu…
 
Egilearen datuak:
 
JOXEMARI ITURRALDE (Tolosa, 1951) euskal idazlea da. 1973an Filologia Erromanikoa bukatu zuen Iruñean. 1975etik irakaskuntzan dihardu. Hainbat genero landu du bere idazle bizitzan, batez ere haur eta gazte literatura. Helduentzako eleberria ere jorratu du. Musika alorrean hainbat musikari eta abeslarirekin egin du lan, eta bere poemak hainbat abeslarik abestu eta grabatu dituzte.
 
Ibaizabalen, Lehen amodioa Suedian (Ekin, 1), Kaliforniako neskak (Ekin, 15), Azken urtea lizeoan (Ekin, 18), Santiago bidean (Ekin, 27) eta Jack Destripatzailearen arrastoa (Ekin, 34) liburuak argitaratu ditu.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
AMAIA BALLESTEROS Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tekinikaria da Publizitate Diseinu Grafikoaren alorrean; Diseinu eta Komunikazio Multimediako Masterra egin zuen Madrilen; eta Web orrien diseinuko diplomatura atera zuen Bilbon 2011n. Publizitate-agentzietan, editorialetan eta arte grafikoen enpresetan bederatzi urte lanean aritu ondoren, bere kontuz abiatutako proiektu berri batean murgildu zen, bokazioak eta esperientziak, bezeroei irtenbide profesional kreatibo eta eraginkorrak bermatu nahian.
 
Ibaizabalen, Kilimanjaroko diamantea (Ekin, 39) eta Ijitoen altxorra (Ekin, 42) argitaratu ditu.
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• 17 urteko mutilak, motxila hartu, eta udako hilabeteko oporrak aprobetxatuz Done Jakue Bidea egitea erabaki du. Gurasoekin, lagunekin, neska-lagunarekin arazoak ditu, eta Done Jakue Bidea bakarrik egiteak on egingo diola uste du.
 
Sustatzen diren balioak: Norbere burua ezagutzea eta norberarekin bakean egotearen garrantzia. Pertsonen arteko harremanak.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura. Geografia
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Joxemari Iturralde.
Marrazkilaria: Amaia Ballesteros.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 205 mm.
Orrialdeak: 288.
Zenbakia bilduman: 45.
Adina: 14 urtetik aurrera.