X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Kalte gabeko jokoak

Kalte gabeko jokoak

Bilduma: AMESLARI

ISBN: 978-84-9106-116-8
Kodea: 110161

Salneurria
14,30 €

Agregar item al pedido
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
Nerabe madrildar bat dugu Sebastian. Amarekin bizi da.
Bideo jokoekin duen zaletasunaren haritik, enpresa batek simulagailuak probatzeko egin dion eskaintza onartuko du. Itxuraz, baditu gaitasuna eta izen ona («Hiltzailea» esaten diote giro horretan). Hala, gero eta proposamen zailagoak iritsiko zaizkio eta dronen simulagailuak probatzen hasiko da; alegia, gerran dauden tokiak erasotzen dituzten piloturik gabeko hegazkinen simulagailuak. Berak batere jakin gabe, gatazkak dauden tokietako benetako pertsonei erasotzen dieten benetako hegazkinak pilotatzen ditu. Sebastianen bizitzaren kontakizuna beste zenbait istoriorekin gurutzatuko da eta beste istorio horiek pantailaz beste aldera zer gertatzen den kontatuko digute. Hala, protagonistak ez du inoiz jakingo zer gertatzen ari den, baina irakurleak jakingo du Sebastiani hain xaloak iruditzen zaizkion joko horiek zer ondorio suntsitzaileak dituzten.
 
Egilearen datuak:
RICARDO GÓMEZ GIL (Madril, 1954). Institutuetako matematikako irakasle izan zen uste askoan. Beti gustatu izan zaio matematikaren, hizkuntzaren eta literaturaren arteko harremanaz hausnartzea, baina berrogei urte pasatxo izan arte ez zen idazten hasi. 2003an, El cazador de estrellas lanagatik III. Alandar saria jaso ondoren, idazle lanetan murgildu zen buru-belarri. Argazkilaritzaren, zinemaren, musikaren eta bidaien zale amorratua da Ricardo Gómez eta hainbat genero landu ditu: helduentzako narratiba, poesia, zientzia dibulgazioko liburuak eta, batez ere, haur eta gazteentzako fikziozko lanak. Azken horiei esker irabazi ditu, gainera, Alandar sarien bi edizio eta Cervantes Chico saria (2006an).
 
Ibaizabalen Eguneroko lokatz-eremuan (Ameslari, 1.zk.) eta Izar bila dabilen txakurra (Paper Txoriak Sail Gorria, 14.zk.) argitaratu ditu.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Gazteentzako narratibaren XIII. Alandar saria irabazitako nobela.
• Istorio bizi-bizi da. Droneak, arma sofistikatuak eta ordenagailuko jokoak dira protagonistaren zaletasunak. Gaurkotasuneko eta gazteen intereseko gaiak dira guztiak.
• Ziurtasunez eta zehatz marrazten du liburu honek nerabeen eta haien kezka nagusien mundua: adiskidetasun harremanak, familiako bizitza, maitasuna, interesak, hezkuntza...
• Kalte gabeko jokoak hainbat agertokitan garatzen da eta askotariko pertsonaia eta kulturak erakusten ditu. Mundu plurala, elkarri lotutakoa eta elkarren mendekoa erakusten dute.
 
Sustatzen diren balioak: Gogoeta etikoa, jarrera kritikoa, heldutasun pertsonala eta garapena, adiskidetasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua
Adina: 14 urtetik aurrera
Egilea: Ricardo Gómez
Itzulpena: Aitor Arana
Formatua: 130x215 mm
Koadernaketa: Rustika
Orrialdeak: 184
Zenbakia bilduman: 24