X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

June eta meategiko iheslariak

June eta meategiko iheslariak

Bilduma: EKIN

ISBN: 9788491064480
Kodea: 119572

Salneurria
13,66 €

Agregar item al pedido
Gaia: Neska-mutil kuadrila gazte baten arteko harremanak eta abenturak.
 
Girotzea: Gaur egun, udako oporretan Nafarroako herri txiki batean. Gazteen arteko harremanak.
 
Laburpena:
Abuztua da, eta June oporretan dago Nafarroan. Arazoak ditu Alexekin, eta lagunen arteko giroa ere ez da aurreko urtekoa. Eta, gainera, meategi abandonatu batean mutil batekin topo egingo du. Gaizkile batzuk dabiltza haren bila eta meategian dago ezkutatuta aitonarekin. Junek laguntzea erabakitzen du, eta nahi gabe, nahaste-borraste ikaragarrian sartzen da. Onik aterako al da?
 
Egilearen datuak:
 
MIGEL ANJEL MINTEGI Ataunen jaio zen 1949an, baina Beasainen bizi da txikitatik. Proiektugile izan arren, literaturarekiko zaletasuna gaztetatik datorkio. Literatura sari bi irabazi ditu: 1987an, Donostia Hiria Ipuin Lehiaketan, lehen saria jaso zuen, eta 1991n, Irun Hiria Literatura lehiaketan, eleberria sailari dagokion saria.
 
Ibaizabalen, Coca Cola Erdi Aroan (Ekin, 10), A zer gaupasa (Ekin, 14), Denak du bere prezioa (Gailurrean, 7) eta Heriotza zuriz jantzita (Ekin, 36) liburuak argitaratu ditu.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
JABIER EROSTARBE Gipuzkoako ilustratzaile eta diseinatzailea da, 20 urteko esperientziarekin arlo hauetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederren ikasketak egin zituen. Txandakatu egiten ditu diseinu grafikoa, publizitaterako ilustrazioarekin, ehungintzarako grafismoarekin eta argitaletxeentzako marrazkiekin. Ilustratzaile lanetan ibili da Felipe Juaristi, Joxemari Iturralde, Joanes Urkixo, Aitor Arana, Iñaki Zubeldia, Antton Kazabon eta abarreko idazleekin. Komikien munduarekin lotutako proiektuetan ere parte hartu du gidoigile eta margolari bezela.
 
Ibaizabalen, Azken urtea lizeoan (Ekin, 18) eta Mirari hegalari (Gaztetxo!, 4) argitaratu ditu.
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• 16 urteko neska-mutil kuadrila. Oso ondo jasota daude gazteen arteko harremanak, adiskidetasuna, leialtasuna; eta era berean mesfidantza, bekaizkeria, harrokeria, besteekiko errespetu falta…
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, maitasuna, enpatia, benetako lagunen garrantzia, norbere burua maitatzearen garrantzia.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, pertsonen arteko harremanak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Migel Anjel Mintegi.
Marrazkilaria: Jabier Erostarbe.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 205 mm.
Orrialdeak: 204.
Zenbakia bilduman: 44.
Adina: 14 urtetik aurrera.