X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Inkaren begia
Produktu berria

Inkaren begia

Bilduma: AMESLARI

ISBN: 9788491069201
Kodea: 172137

Salneurria
14,30 €

Agregar item al pedido
Gaia: Milaka urteko zibilizazio bat ikertzen ari den antropologo baten bahiketa eta seme-alabek abiatutako bilaketa.
 
Girotzea: Boliviako eta Peruko paisaia ezagunenak.
 
Laburpena:
Castell neba-arrebek Boliviara bidaiatu dute German aitarekin. German antropologo ospetsua da, eta egia ezagutu nahi du antzinako huatacachi kulturari buruz. Baina oporraldia zapuztu egingo da Germanen bahiketa dela-eta, eta neba-arrebak haren bila abiatuko dira, herrixkako xamanaren eta haren ke mistikoaren laguntzaz. Abentura bizi bat Boliviako eta Peruko paisaia ezkutu eta ederrenetan barrena, milaka urteko kultura bati buruzko egia ezagutzeko.
 
Egilearen datuak
 
NATLIA ALONSO: (1976) idazle berria da. Luzaroan marketin eta publizitatean jardun ostean, bere bizitzan eten bat egin eta urtebetez munduan barrena bidaiatzea erabaki zuen. Esperientzia hartatik sortu zen Billar de Letras literatura eskola sortzeko ideia.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Abentura bizia Boliviako eta Peruko paisaia ezkutu eta ederrenetan barrena.
• Protagonistak adin ezberdineko lau neba-arreba dira. Egun batetik bestera, detektibe bihurtu eta aitaren bila abiatzen dira.
• Alabetako bat da narratzailea, eta pertsonaia guztiek oso izaera markatua dute. Hori dela-eta, hauxe eleberri korala eta zeharo erakargarria da.
• Neba-arreben arteko elkarrizketak hain dira naturalak, non istorioari egiazkotasun handia ematen baitiote.
• Nerabeei modu atsegin eta erakargarrian erakusten dizkie Boliviako lekuak, idiosinkrasia eta folklorea. Horrek aberastasuna eta sinesgarritasuna dakarzkio eleberriari.
• Huatacachi herria ez da benetan existitzen; liburuan ageri diren gainerako kulturak, ordea, bai.
• Elementu magikoek garrantzi nabarmena dute abenturan.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia. Arraza aniztasuna, kultura aniztasuna.
 
Ezaguera arloak: Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Natalia Alonso.
Itzulpena: Aitor Arana.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 215 mm.
Orrialdeak: 216.
Zenbakia bilduman: 29.
Adina: 14 urtetik aurrera.