Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Beldurrak airean
Produktu berria

Beldurrak airean

ISBN: 978-84-1370-346-6
Kodea: 193006

Salneurria
15,30 €

Agregar item al pedido
Gaia: Beldurra, heriotza, naturaz gaindikoa eta gai infernutarrak ardatz dituzten
kontakizunak.
7 kontakizun ezberdin, gai ilunen zaleentzako sekulako esperientzia izango
direna, baina kontuz beldurtia bazara…
 
Girotzea: Kontakizun bakoitzaren arabera aldatzen da, gehienak mundu
errealean kokatuak, fikziozko elementuekin.
 
Laburpena:
Atejola, Liburua, Osin beltza, Askatasun oihua, Errepideko bihurgunea, Berpizkundea eta Betiko. Istorio honetako bakoitzak alde ilun bat gordetzen du bere barrenean, batzuetan tabu izan daitezkeen gaiak: heriotza, superstizioa, buruaren txoko ezkutuak… Eta beste batzuek fantasiazko izakiak; beste izaki batzuen erreflexioak,… Gai ilunak gustuko dituzten irakurleek sekulako gozamena sentituko dute kontakizun hauek irakurtzean, izan ere errealismo eta xehetasun handiz idatziak daude, eta horrek benetan kitzikagarriak egiten ditu. Erreflexiorako kontakizun hauek, Aitor Aranak berezkoa duen erritmo eta estiloak liburua egun batean irakurri nahi izatea eragingo dizute. Lo egin aurretik irakurtzera ausartzen al zara?
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Beldur/misteriozko kontakizunak.
  • Errealismo eta xehetasun handiz idatzitako istorio laburrak.
  • Ezustekoz eta erreflexiorako testuez betetako argumentuak.
  • Gai tabuekiko marra zeharkatzen duten kontakizunak, misterioa eta beldurrezko istorioak gustuko dituzten irakurleentzat ezin hobeak
  • 14 urtetik aurrerako irakurle independenteentzako egokia.
 
Sustatzen diren balioak:
Beldurra, heriotza, kontakizun kitzikagarriak, naturaz gaindiko gertaerak,
erreflexioak, norberaren beldurrei aurre egitea, ausardia, fantasiazko
izakiak, gatazken konponketa
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura + Gizarte Zientziak
 
Egileen datuak
 
Idazlea
AITOR ARANA
Legazpin jaioa. Unibertsitaterainoko ikasketak egina eta hamazazpi urterekin idazten hasia. Idazlan
gehienak haur eta gazte literaturaren arloan egin baditu ere, helduentzako eleberrigintzan ere badabil.
Itzultzailea euskaraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko
hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.
 
Ilustratzailea
IMA MENDIOLA
Amorebieta-Etxano, 1968. Leioako Arte Ederretako fakultatean egin zituen ikasketak, Ikus-entzunezkoen espezialitatean. Hala ere, lan profesional guztia diseinuaren eta ilustrazioaren munduan garatu du. Ilustrazio ugari egin ditu Ibaizabal argitaletxearentzat, bai testuliburuetarako, bai Haur eta Gazte Literaturako liburuetarak
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Ima Mendiola
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 190 mm.
Orrialdeak: 152.
Zenbakia bilduman: 51.
Adina: 14 urtetik aurrera.