X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Avis eta Alba - 3 - Aitaren sekretua

Avis eta Alba - 3 - Aitaren sekretua

Bilduma: AVIS ETA ALBA

ISBN: 9788483948378
Kodea: 103596

Salneurria
12,40 €

Agregar item al pedido
Avis eta Alba edizio zaindua duen trilogia da. Bertan, Aitor Aranak narrazio arina, argia eta atsegina darabil ustekabez eta misterioz osatutako istorio harrigarria kontatzeko, Ivan Mataren marrazkiak lagun.
 

Trilogiaren lehenengo kapitulua irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

Gaia: Misterio, intriga eta abentura.
 
Girotzea: Garaikidea, denboran eta espazioan atzera-aurrerak gertatuko dira.
 
Trilogiaren laburpena: 
Avisek abentura harrigarri bat bizi izango du, Alba lagunaren laguntzarekin, hirian galduta dabilen bitartean.
Zer egin behar duen ongi ez dakien arren, bihotzaren esanari jarraituko dio ezinezkoa dirudien helburua gauzatzeko.
Avisek eta Albak, euren ekintzen jabe izan gabe, HILDAKOEN EREMUA eta ESPAZIOA zeharkatu beharko dituzte AITAREN SEKRETUAren berri izateko.
 
Ale honen laburpena:
Avis inoiz baino okerrago dago, oroimena zeharo galduta. Gauzak okertzeko, Alba bahitu egin dute. Adiskide berrien laguntza behar-beharrezkoa da. Nekea handia da eta gauzak behingoz betiko argitu beharra dago.
 
Egilearen datuak:
AITOR ARANA, Legazpin jaioa, 1963ko abenduaren 21ean. Lehenbiziko liburua hogeita hiru urterekin argitaratu zuenetik, ehun liburu baino gehiago sortu eta itzuli ditu. Idazlan gehienak Haur eta Gazte Literaturaren arloan egin baditu ere, helduentzako eleberrigintzan ere badabil. "Amodioaren gazi-gozoak", "Afrikako semea", "Vampiria", "Azken gurasoak", "Lagun berri bat"... dira lan horietako batzuk.
Lau urtez (1983-1987) euskera-irakaslea izana Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian. Sei urtez Legazpiko HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna.
Itzultzailea euskeraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Euskaraz sortutako trilogia, edizio zainduan argitaratua.
• Narrazio arina, eta intriga eta misterioa nagusi.
• Marrazki erakargarriak eta iradokitzaileak.
• 136 orrialdeko liburuak.
• Hirugarren liburura arte irakurlearen jakin-mina areagotuz joango da eta ez du hasetzea lortuko hirugarren liburua bukatu arte.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna,maitasuna, zailtasunei aurre egiteko indarra.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Aitor Arana.
Marrazkilaria: Ivan Mata.
Marrazkiak: zuri beltzez.
Formatua: 150 x 220 mm.
Orrialdeak: 136.
Koadernaketa: Tapa gogorra.
Adina: 14 urtetik aurrera.