X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

14 urtetik aurrera

Avis eta Alba - 2 - Espaziotik etorria

Avis eta Alba - 2 - Espaziotik etorria

Bilduma: AVIS ETA ALBA

ISBN: 9788483948361
Kodea: 103595

Salneurria
12,40 €

Agregar item al pedido
Avis eta Alba bikotea ibaiko zurrunbiloaren misterioa argitu nahian dabilen bitartean, Nara ile urdinxkako neska ilargian dago bere androide laguntzailearekin. Hark ere zurrunbiloa behar du. Avis bere misterioak argitzeko zorian dabilela dirudi, baina Albak laster ikusiko du gauzak gutxitan izaten direla errazak.
 

Trilogiaren lehenengo kapitulua irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

Gaia: Misterio, intriga eta abentura.
 
Girotzea: Garaikidea, denboran eta espazioan atzera-aurrerak gertatuko dira.
 
Trilogiaren laburpena: 
Avisek abentura harrigarri bat bizi izango du, Alba lagunaren laguntzarekin, hirian galduta dabilen bitartean.
Zer egin behar duen ongi ez dakien arren, bihotzaren esanari jarraituko dio ezinezkoa dirudien helburua gauzatzeko.

Avisek eta Albak, euren ekintzen jabe izan gabe, HILDAKOEN EREMUA eta ESPAZIOA zeharkatu beharko dituzte AITAREN SEKRETUAren berri izateko.

 
Ale honen laburpena:
Avis eta Alba ibaiko zurrunbiloaren misterioa argitu nahian dabiltzan bitartean, Nara ilargian dago bere androide laguntzailearekin. Hark ere zurrunbiloa behar du. Egoera korapilatzen joango da Avisen eta Albaren biziak arriskuan jartzeraino.
 
Egilearen datuak:
AITOR ARANA, Legazpin jaioa, 1963ko abenduaren 21ean. Lehenbiziko liburua hogeita hiru urterekin argitaratu zuenetik, ehun liburu baino gehiago sortu eta itzuli ditu. Idazlan gehienak Haur eta Gazte Literaturaren arloan egin baditu ere, helduentzako eleberrigintzan ere badabil. "Amodioaren gazi-gozoak", "Afrikako semea", "Vampiria", "Azken gurasoak", "Lagun berri bat"... dira lan horietako batzuk.
Lau urtez (1983-1987) euskera-irakaslea izana Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian. Sei urtez Legazpiko HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna.
Itzultzailea euskeraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Euskaraz sortutako trilogia, edizio zainduan argitaratua.
• Narrazio arina, eta intriga eta misterioa nagusi.
• Marrazki erakargarriak eta iradokitzaileak.
• 136 orrialdeko liburuak.
• Hirugarren liburura arte irakurlearen jakin-mina areagotuz joango da eta ez du hasetzea lortuko hirugarren liburua bukatu arte.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, maitasuna, zailtasunei aurre egiteko indarra.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Aitor Arana.
Marrazkilaria: Ivan Mata.
Marrazkiak: zuri beltzez.
Formatua: 150 x 220 mm.
Orrialdeak: 136.
Koadernaketa: Tapa gogorra.
Adina: 14 urtetik aurrera.