Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Trumpet
Produktu berria

Trumpet

Bilduma: AMESLARI

ISBN: 978-84-1370-054-0
Kodea: 180221

Salneurria
14,60 €

Agregar item al pedido
Gaia: nerabe bat da, eta, kaleko tronpeta jotzaile baten bitartez, musikarako bokazioa eta grina ezagutu ditu, bai eta gizarte egoera ahulenean daudenengatiko enpatia eta elkartasun sentimenduak ere.
 
Girotzea: Madril gaur egun / New Orleans, 1969.
 
Laburpena:
Mateo gazteari den-dena aldatu zaio, kalean jotzen duen Malik tronpetari estatubatuarra lehen aldiz ikusi duenean. Musikaria jazz jotzaile ospetsua izan zen, eta haren iragana Mateok berarekin eta haren txakur Trumpetekin izango dituen bizipenekin tartekatuko da. Mutilak gero eta jakin-min handiagoa izango du musikari buruz eta gizonaren bizimodu ezegonkorrari buruz, eta horrek bien adiskidetasun harreman berezia markatuko du.
 
Egilearen datuak:
Mónica Rodríguez Suárez: Oviedon jaio zen, 1969an. Madrilen bizi da, bikotearekin eta hiru alabekin. Zientzia Fisikoetan lizentziatua da, Energia Nuklearrean espezializatua, eta, gaur egun, laneko eszedentzia bat du eta, hori dela eta, profesionalki idazketan zentratu da. Hogei haur liburu baino gehiago argitaratu ditu. Haietako batzuk ezagunak dira, eta sari entzutetsuak lortu dituzte, besteak beste: XXII. Ala Delta saria 2011n, Diente de león (ADV 81) lanagatik. Edelvivesek honako hauek argitaratu ditu: La sombra del membrillero (ADV 79), El tren del Vilso (ADV 93), El naranjo que se murió de tristeza (AL 138) eta Esta, la vida (AL 132).
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Malik Yaqub-en (1935-2012) irudian oinarritzen da istorioa; Malik Yaqub jazzeko saxofoi jotzaile entzutetsua izan zen, eta kaleko musikaria izan zen Madrilgo kaleetan.
  • Eleberriak istorio indartsua kontatzen du, eta hasiera-hasieratik erakartzen du; hazkuntza pertsonalaz, musikarekiko grina ezagutzeaz, adiskidetasunaz eta bizitzak batzuetan atzetik dakarrenaz hitz egiten du.
  • Balioz josita dago; balio horiek pertsonaiek transmititzen dituzte, haien izaeraren eta bizitzan duten jarreraren bidez.
  • Maliken iraganak irakurlearengan mundu desberdina eta urrunekoa ezagutzeko interesa pizten du: New Orleans hiria eta jazzarekin duen harremana.
  • Eleberrian, sentimenduen pisua eta gizarte egoera ahulenean daudenenganako enpatia eta elkartasuna bereizgarri dira.
  • Idazketa egokiak, hitz zehatzek eta iradokitzaileek, irudiek eta pertsonaiek atmosfera liriko egokia sortzen esku hartzen dute.
 
Sustatzen diren balioak: Nork bere burua gainditzeko ahalegina, hazkuntza pertsonala, musikarekiko maitasuna, elkartasuna, adorea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura | Diziplina artistikoak | Musika | Historia
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Monica Rodríguez.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 210 mm.
Orrialdeak: 128.
Zenbakia bilduman: 30.
Adina: 12 urtetik aurrera.