X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Shan eta Shen edo bidean ikasia

Shan eta Shen edo bidean ikasia

Bilduma: EKIN

ISBN: 978-84-9106-794-8
Kodea: 167884

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Mutiko gazte baten monje bilakatzeko grina kontatzen duen istorio hunkigarri bezain ederra.
 
Girotzea: Tibet inguruak.
 
Laburpena:
Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak. Gau ilunean monastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua eta dizipulua. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide. Eguna joan eta eguna etorri, urte askoan bereganaturiko jakituria mutikoaren alde jarriko du Shanek. Aholku emango dio batzuetan. Alegiak edo ipuinak bitarteko direla bizitzari loturiko irakaspenak jakinaraziko dizkio bestetzuetan. Mutikoak, bestalde, begiak adi-adi, belarriak erne-erne eta bihotza zabal-zabal jasoko ditu maisuaren irakaspen horiek guztiak.
 
Egilearen datuak
 
XABIER OLASO: Otxandio, 1964. Gasteizen bizi da mutikotatik. Irakasle ikasketak egin zituen Euskal Filologia berezitasunean eta irakaslea da gaur egun lanbidez. Hainbat libururen egilea da, bai helduentzat eta baita haurrentzat ere. Helduen literaturaren kasuan poesia jorratu du batik bat egun arte. Haur literaturaren esparruari dagokionez, berriz, zenbait ipuin, igarkizun eta poema liburu eman ditu argitara. 2005. urtean Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen Pupuan trapua poema liburuari esker.
 
Ibaizabalen honako liburu hauek argitaratu ditu: Txirrista bilduman, Iker ikerlaria (1. zk.), Iker ikerlariaren iratzargailua (7. zk.), Iker ikerlaria eta fantasia liburua (10. zk.); Matxinsalto bilduman, Izeko Eli eta biok (44. zk.).
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Tibeteko monje budisten ohiturak eta kultura erakusten dira.
• Mundua plurala dela eta elkarri lotuta gaudela planteatzen da.
• Kondaira bidezko irakaspenak eta bizi lezioak.
• Ekialdeko kultura eta pentsaerarekiko hurbilketa oso aproposa, eta asimilatzeko erraza.
• Ametsak eta desioak jarraituz gero, azkenean gure helburuak lor ditzakegula erakusten duen kontakizuna.
 
Sustatzen diren balioak:
Sentimenduak, ausardia, hazkuntza pertsonala, Txina, kondairak, budismoa, buru argitasuna, norbere helburuak lortzea, adimena lantzea, bidaiak. | Autoestimua, autonomia, nork bere burua gainditzea | Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Bizikidetasuna, gatazken konponketa.
 
Ezaguera arloak: Giza Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Xabier Olaso.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 205 mm.
Orrialdeak: 112.
Zenbakia bilduman: 48.
Adina: 12 urtetik aurrera.