Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Maitasun sua

Maitasun sua

Bilduma: EKIN

ISBN: 9788483947876
Kodea: 103540

Salneurria
15,30 €

Agregar item al pedido
Gaia:
Dokumentu historiko batean oinarrituta, 17 urteko bi gazteren istorioa kontatzen du. Sutan hil zituzten XIV. mendean, homosexualak izateagatik zigortuta. Gaztetxo batek irakurtzen du istorio hori, eskolarako lan bat prestatzen ari dela.
Garai bitan gertatutakoa eta egoera batean antza duten bi istorioen narrazioa.
 
Girotzea: Nafarroako herri batean gertatu zen (Gares), XIV. mendean, eta dokumentu historiko batean jasota dago.
 
Laburpena:
Ekain mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu. Idazlana egiteko dokumentazio bila dabilela, antzinako eskuizkribu bat aurkituko du, eta bere bizitzarekin antzekotasunak dituen abentura zirraragarri eta hunkigarri batean murgilduko da.
Maitasunaren indarraz jabetuko da, eta, Montse lagun onak lagundurik, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartuko du.
 
Egilearen datuak:
AITOR ARANA, Legazpin jaioa, 1963ko abenduaren 21ean. Unibertsitaterainoko ikasketak egina eta hamazazpi urterekin idazten hasia. Lehenbiziko liburua hogeita hiru urterekin argitaratu zuenetik, ehun liburu baino gehiago sortu eta itzuli ditu. Idazlan gehienak haur eta gazte literaturaren arloan egin baditu ere, helduentzako eleberrigintzan ere badabil.
Lau urtez (1983-1987) euskera-irakaslea izana Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian. Sei urtez Legazpiko HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna.
 
XUT literatur aldizkariko lankide eta arduraduna. Itzultzailea euskeraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Gertaera errealetan eta dokumentu historiko batean oinarritutako istorio honek indar eta bizitasun handia du.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasunaren indarra, ahalegina, zintzotasuna, lagun hurkoari laguntzea eta tolerantzia.
 
Ezaguera arloak: Historia.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Aitor Arana.
Marrazkilaria: Alberto Campos.
Marrazkiak: zuri beltzez.
Formatua: 130 x 205 mm.
Bildumako zenbakia: 40.
Orrialdeak: 128.
Koadernaketa: Rustika.
Adina: 12 urtetik aurrera.