X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Kilimanjaroko diamantea

Kilimanjaroko diamantea

Bilduma: EKIN

ISBN: 9788483947869
Kodea: 102388

Salneurria
13,66 €

Agregar item al pedido
Gaia:
13 urteko mutil baten istorioa da. Afrikako kanpamentu batera doa uda pasatzera, beste herrialde batzuetako 4-5 gazterekin batera. Safari bat egingo dute Tanzanian, arkeologo ezagun eta ospetsu batek antolatuta.
 
Girotzea: Safari bat Afrikan. Gaur egun.
 
Laburpena:
Zertan dabil mutil hori jeep baten atzealdean ezkutatuta? “Jolasean”, erantzungo duzue, baina “Afrikaren bihotzean dago”, gehituko dizuet nik. (...) Von Silkek ez ikusteko sartu da Berain, gure mutila, jeeparen olanaren azpian. Orain pentsatzen hasita, eskerrak handik atera ez den, bestela metraileta eta pistola haiek bera ere apuntatuko zuten. Berainen gurasoek jakingo balute! Lasai asko daude, ordea, etxean, Europan, semea Tanzaniako Safari udalekuetan egongo delakoan Von Silken zaintzapean.
 
Egilearen datuak:
Yoseba Peña. Informatikan doktorea eta antropologoa, zientzialari dihardu unibertsitatean. Sodupen (Bizkaia) jaio zen 1977an, baina Zarautzen errotu da (Gipuzkoan); lehenago, Southamptonen (Ingalaterran) eta Vienan (Austria) ere bizi izan da. Munduko lau bazterretatik bidaiatuta, Afrika da bere helburu kuttuna. Beste liburu bat argitaratu du Susa argitaletxean, Hodeien Adorea (2012).
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Abentura liburu honetan, Afrikako ohituren berri izango dugu, eta kontinente horretan bizi dituzten errealitate batzuk ezagutuko; haur soldaduak, esaterako.
• Kanpamentuan dauden gaztetxoen arteko harremanak ere azalduko dira.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea, bizikidetza eta beste kulturarekiko harremana.
 
Ezaguera arloak: Historia garaikidea eta Geografia.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Yoseba Peña.
Marrazkilaria: Amaia Ballesteros.
Marrazkiak: zuri beltzez.
Formatua: 130 x 205 mm.
Bildumako zenbakia: 39.
Orrialdeak: 216.
Koadernaketa: Rustika.
Adina: 12 urtetik aurrera.