X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Kantu bat Alikarentzat
Produktu berria

Kantu bat Alikarentzat

Bilduma: EKIN

ISBN: 978-84-9106-627-9
Kodea: 160520

Salneurria
13,20 €

Agregar item al pedido
Gaia: Musika talde bat sortu nahian dabilen gazte talde bat.
 
Girotzea: Hondarribian.
 
Laburpena:
Gartxotek itsasoari kontatzen dizkio Alikari kontatu nahi baina ezin dizkion sentimendu eta emozioak. Kresal-usain gaziak gozatzen ditu Gartxoten barruko samin eta ezinak, asmo on eta tartekako tristurazko une etsipenezkoak. Gartxot musikaria da ordea, eta beharbada musikaren laguntza beharko du, itsasoari kontatzen dizkionak, behingoz, Alikari aurrez aurre kantatzeko.
 
Egilearen datuak:
 
ANTTON KAZABON: Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle, hogeita gehiago urte. Zuzendari ere izandua. Bertako bertso eskolaren sortzaile eta hango irakasle 1980ko hamarkadan. Beste zenbait idazlerekin elkarlanean, hainbat libururen egile.
 
Gipuzkoako ikastolen elkartean hiru urtez lanean aritua, Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektuan. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Bertso jaialdietan gai-jartzaile lanetan aritua eta aritzen dena. Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken bertsolari txapelketetan epaile lanetan aritua eta dabilena.
 
Ibaizabalen hainbat liburu argitaratu ditu: Elorriren irribarrea (Oker), Zipriztin berriak (Oker, 10), Momolo (Matxinsalto, 14), Azkeneko txantxana (Matxinsalto), Ttantto (Matxinsalto, 35), Elurretako leopardoaren bila (Matxinsalto, 40), Manta belaunetan (Gaztetxo!, 22), Urtziren diarioa (Gaztaro), Anpolai gorriak (Gaztetxo!), Txara txikia (Gaztaro), Haizearen izena (Ekin, 41), Txoria txori (Ekin), Maitez eta minez (Ekin, 32), Isilik kantatzeko (Ekin, 35) eta Gixela nire laguna da (Txirrista, 8).
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Maitasunezko eta gaztetako kontuak batzen dituen istorioa.
• Pertsonaia landuak eta errealismo kutsu handia.
• Musika arloaren eta gazteen lanketa oso aproposa.
• Oso erakargarria irakurle gazteentzako, hainbat erreferentzia baitaude eguneroko gaiekiko, modako musika taldeekiko zein gazteen arteko maitasun kontuen inguruan.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, musika, gaztaroko emozioak, irudimena, iniziatiba.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Antton Kazabon.
Azaleko ilustrazioa: Ima Mendiola.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 205 mm.
Orrialdeak: 204.
Zenbakia bilduman: 46.
Adina: 12 urtetik aurrera.