X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Isiltasun-harrapariak

Isiltasun-harrapariak

Bilduma: AMESLARI

ISBN: 978-84-9106-604-0
Kodea: 150936

Salneurria
14,30 €

Agregar item al pedido
Gaia: Ziberjasarpena.
 
Girotzea: Las Palmas Kanaria Handikoa, gaur egun.
 
Laburpena:
Armiarmak arazotan sartzeko ohitura txarra du. Ausartegia da eta, borroka baten ondoren, institututik kanporatu dute. Horregatik parkour izeneko kirol diziplinatsuan -beti orekan egotea ezinbestekoa den kirolean- babesa aurkituko du. Burugabekeria bat egingo du, eta horrek andre detektibe batekin lan egitera eramango du; hura garai batean neska bezain oldartsua izan zen. Haren ondoan, gezurrez eta itxurakeriaz betetako mundu batean korapilatuko da; sare sozialen alderdirik ilunena dagoen munduan, hain zuzen ere.
 
Egilearen datuak
 
DANIEL BAUTISTA (Las Palmas, 1977). Bigarren Hezkuntzako Hizkuntza eta Literaturako irakaslea da, Kanaria Handiko institutu batean. Zenbait liburu argitaratu ditu. Ikasketa Burutzan, teknologia berriekin lotura duten gatazketan lan egin du (bereziki, Messenger, Tuenti eta, neurri txikiagoan, Facebookekin), bitartekari lanetan, eta gai horri buruzko ikastaroak eman ditu familia eta taldeentzat. Esperientzia horren ondorioz sortu zen haur eleberri honen ideia.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere facebook kontua<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Detektibe generoko eleberria, akzio askokoa.
• Narrazioa hirugarren pertsonan da, gazte hizkera du eta erritmo ona.
• Ziberjazarpenean sakontzen du, gaurkotasun handiko eta nerabeen egunerokotasunean presente dagoen gaian.
• Parkourra aurkezten du, ospe handiko muturreko kirola.
• Trama gizarte sareen eta txaten munduan zabaltzen da.
• Baliagarria Interneteko pribatutasunari eta sareko arriskuei buruzko eztabaidak ezartzeko.
• Egileak esperientzia du institutuetako ziberjazarpeneko gatazken bitartekari lanetan, eta gai horri buruzko ikastaroak eman ditu familia eta taldeentzat.
 
Sustatzen diren balioak: Konfiantza, independentzia, osotasuna, identitatea, erantzukizuna, zintzotasuna.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Daniel Bautista.
Itzulpena: Aitor Arana.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 215 mm.
Orrialdeak: 208.
Zenbakia bilduman: 27.
Adina: 12 urtetik aurrera.