Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Ijitoen altxorra

Ijitoen altxorra

Bilduma: EKIN

ISBN: 978-84-9106-124-3
Kodea: 110249

Salneurria
15,30 €

Agregar item al pedido
Gaia: Neska ijito batek bere arbasoek utzitako altxorra aurkituko du, benetako lagun baten laguntzaz.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
Teresa aldaketa handiak bizi izaten ari den neska ijitoa da. Ikastetxez aldatu da, amona hil berri zaio, gustatzen zaion mutilak ez dio kasurik egiten... eta Tomas ikaskide jatorra ondora etortzen hasi zaio, neskak halakorik eskatu ez dionean. Amonaren heriotzak etxean erdi ahazturik zegoen kontu bat bizituko du. Teresa, George Borrow izeneko bere arbasoaren berri duen bitartean, gertakari berezien zurrunbiloan murgilduko da eta, bere nortasunaz jabetzeaz gain, benetan nor maite duen ikusiko du.
 
Egilearen datuak:
AITOR ARANA. Legazpin jaioa, 1963an. Unibertsitaterainoko ikasketak egina eta hamazazpi urterekin idazten hasia. Lehenbiziko liburua hogeita hiru urterekin argitaratu zuenetik, ehun liburu baino gehiago sortu eta itzuli ditu. Idazlan gehienak haur eta gazte literaturaren arloan egin baditu ere, helduentzako eleberrigintzan ere badabil. Euskara-irakaslea izana Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian, eta Legazpiko HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna ere.
 
Itzultzailea euskeraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du. IBAIZABALekin hainbat liburu idatzi eta itzuli ditu.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Askotariko pertsonaiak eta kulturak erakusten dira.
• Mundu plurala dela eta elkarri lotuta gaudela planteatzen da.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea, bizikidetza, beste kulturarekiko harremana eta errespestua.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Historia garaikidea.
 
Hizkuntza: Euskara Batua
Egilea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Amaia Ballesteros
Marrazkiak: Zuri beltzez
Formatua: 130x205 mm
Koadernaketa: Rustika
Orrialdeak: 152
Zenbakia bilduman: 42
Adina: 12 urtetik aurrera