Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Haizearen izena

Haizearen izena

Bilduma: EKIN

ISBN: 9788483947883
Kodea: 106654

Salneurria
15,30 €

Agregar item al pedido
Gaia:
Andoni eta Nagore, hainbat urtez ezkonduta egon eta gero, elkarrengandik banatzea erabaki dute. Nola egingo diote aurre? Nola biziko du Argiñek, hamalau urteko alabak, egoera berri hau?
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
[-Nolanahi ere, Argiñe, badakit gauza hauek kontuz esatekoak direla, baina nik entzun dut zure aita ote den ama utzi duena, edo, horrelako zerbait. Zure aita bere lantegiko neskaren batekin liatu ote den edo, esaten dute kalean...]
 
Egilearen datuak:
ANTTON KAZABON, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle. Zuzendari ere izandua. Bertako bertso eskolaren sortzaile eta hango irakasle 1980ko hamarkadan.
Beste zenbait idazlerekin elkarlanean, hainbat libururen egile.
Gipuzkoako ikastolen elkartean hiru urtez lanean aritua, Bertsolaritza Irakaskuntzan proiektuan.
Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Bertso jaialdietan gaijartzaile lanetan aritua eta aritzen dena. Gipuzkoako eta Euskal Herriko azken bertsolari txapelketetan epaile lanetan aritua eta dabilena.
Ibaizabalen hainbat liburu argitaratu ditu: Elorriren irribarrea (Oker), Zipriztin berriak (Oker), Momolo (Matxinsalto), Azkeneko txantxana (Matxinsalto), Ttantto (Matxinsalto), Elurretako leopardoaren bila (Matxinsalto), Manta belaunetan (Gaztetxo!), Urtziren diarioa (Gaztaro), Txara txikia (Gaztaro), Anpolai gorriak (Gaztetxo!), Manta belaunetan (Gaztetxo!), Txoria txori (Ekin),  Maitez eta minez (Ekin) eta Isilik kantatzeko (Ekin).
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, arazoak gainditzea, bizikidetza, konfiantza.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Antton Kazabon.
Marrazkilaria: Jon Zabaleta.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Zenbakia bilduman: 41.
Formatua: 130 x 205 mm.
Orrialdeak: 128.
Koadernaketa: Rustika.
Adina: 12 urtetik aurrera.