X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

12 urtetik aurrera

Banpiroen hiria

Banpiroen hiria

Bilduma: EKIN

ISBN: 978-84-9106-628-6
Kodea: 160521

Salneurria
13,66 €

Agregar item al pedido
Gaia: Banpiroak, intriga eta misterioa.
 
Girotzea: Mendebaldeko Europako erietxe bat eta Vampiria izeneko fikziozko lurraldea.
 
Laburpena:
Selene Europako mendebaldeko ospitale psikiatriko batean esnatu da, ez duelarik ezta bere izena ere gogoratzen. Bakarrik banpiro bat dela pentsarazten dioten aztarna batzuk ditu. Bere egonezinak eraginda, eta Mikel erizain edo “erozain” gaztearen laguntzaz, bertatik ihes egingo du bere iragana berreraikitzeko asmoarekin. Espero gabe, errealitatearen mugak gainditzen dituen abentura batean murgildurik ikusiko du bere burua…
 
Egilearen datuak:
 
AITOR ARANA: Legazpin jaioa, 1963an. Unibertsitaterainoko ikasketak egina eta hamazazpi urterekin idazten hasia. Lehenbiziko liburua hogeita hiru urterekin argitaratu zuenetik, ehun liburu baino gehiago sortu eta itzuli ditu. Idazlan gehienak haur eta gazte literaturaren arloan egin baditu ere, helduentzako eleberrigintzan ere badabil. Ibaizabalen honako liburu hauek argitaratu ditu, besteak beste: “Nijterida eta Koomori saguzarrak” (Matxinsalto, 3), “Klaudio eta baloien sekretua” (Matxinsalto, 23), “Hilerriko mamuak” (Matxinsalto, 28), “Printzesa politaren sekretua” (Matxinsalto, 36), “Mutiko deabrua” (Matxinsalto, 41), “Santurtziko mamuak” (Matxinsalto, 42), Amodioaren gazi-gozoak (Ekin, 16), Afrikako semea (Ekin, 23), “Neska-mutil bereziak” (Ekin, 31), Maitasun sua (Ekin, 40), “Ijitoen altxorra” (Ekin, 42), “Gaueko ortzadarra” (Gaztetxo!, 2), “Lagun berezi bat” (Gaztetxo!, 10), “Urtegi misteriotsua” (Gaztetxo!, 18), “Erregina bahitua” (Gaztetxo!, 20), “Ilargiko zaindariak” (Gaztetxo!, 30), eta Avis eta Alba trilogia.
 
Euskara-irakaslea izana Legazpiko AEKn eta Udal Euskaltegian, eta Legazpiko HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna ere. Itzultzailea euskaraz, gaztelaniaz eta esperantoz. Haur, gazte eta helduentzako liburuak idazteaz gain, euskalkien alorreko hiztegigintzan eta metodogintzan ere lan egiten du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Intriga eta misteriozko abentura liburua.
• Pertsonaia landuak eta errealismo kutsu handia.
• Tentsioa azken momentura arte gordetzen duen kontakizuna.
• Oso erakargarria irakurle gazteentzako, hainbat fikziozko izakiren agerpenekin.
• Narrazioaren azkartasun zein ulergarritasun egokia.
 
Sustatzen diren balioak: Buru argitasuna, irudimena, fikzioa, intriga.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Aitor Arana.
Azaleko ilustrazioa: Ima Mendiola.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 205 mm.
Orrialdeak: 112.
Zenbakia bilduman: 47.
Adina: 12 urtetik aurrera.