X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Zonbigunea -4- Faraoiaren gordelekua

Zonbigunea -4- Faraoiaren gordelekua

Bilduma: ZONBIGUNEA

ISBN: 9788483948422
Kodea: 105938

Salneurria
10,80 €

Agregar item al pedido
Gaia: Zonbien umorezko abenturak.
 
Girotzea: Herioville goi-mendietan dagoen herri txiki eta, itxuraz, lasai bat da. Baina sekretu izugarri bat gordetzen du, gizadiarentzako mehatxu larri bat: inguruak zonbiz beteta daude.
 
Liburuaren laburpena:
ZA koadrilak zonbiak arrastoan sartuta edukitzeko zereginean jarraitzen du. Faraoiaren gordelekuan, lurpean gordeta bizi den munstro baten aurka ere egin beharko dute borroka. Munstro errukigabe baten aurka arituko dira. Gainera, zonbiak Heriovilletik berehala atera beharko dituzte, toki ezezagun batera joateko.
 
Egilearen datuak:
PETER WALKER. Inork ez daki nor den. Jakina da ezkutatuta dagoela Lurreko bazter-lekuren bateko uharte edo herrixkaren batean. Aztarnarik ez uzten ahalegintzen da, zonbiek aurki ez dezaten, eta jakin ez dezaten non dagoen oraintxe bertan, haiek aurkitu nahian. Zonbi elkartean sartuta dago; elkarte hori erakunde sekretu bat da, eta agente sekretuak, zientzialariak, zonbi-gauzetan adituak diren pertsonak eta hildako bizien senideak, lagunak eta ezagunak dira elkartekide. Baina bitarteko-lana egiten dioten aukerako zenbait kontaktu ditu, eta, horrenbestez, zortea lagun badu, eta zonbiek askaltzeko jaten ez badute, argitaratzen jarraitu ahal izango du.
 
Ilustratzailearen datuak:
BIÉ. Bildumako ilustratzaileareni zen profesionala, ingelesezko “Zombie” hitzaren laburtzapen katalandua da. Zenbait urte daramatza izen horrekin argitaratzen, baina, benetan, Xavier Carrasco du izena. Bié komiki- eta prentsa-ilustratzailea da, eta askotariko liburu batzuetan ere lan egin du.
1966an jaio zen Bartzelonan. Gazte zela, marraztea oso gogokoa zuela ohartu zen, eta Joso komiki-eskolan matrikulatu zen; egun, bertan dihardu irakasle. Zenbait komunikabidetan argitaratu ditu bere lanak; besteak beste, hauetan: El Jueves, El Periódico eta Cavall Fort.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Gai modakoa da, baina abenturaren ikuspuntutik erabilita dago, egilearen umore sotilarekin eta irudigilearen irudi barregarriekin batera.
• Narrazio dinamikoak eta intriga handikoak.
• Orrialde ikusgarriak dira oso, eta nabarmendutako tipografiaz beteta daude.
• Istorioak osoak dira.
 
Sustatzen diren balioak:
Umorea serioegiak direla eman dezaketen egoeren larritasuna arintzeko baliabide gisa erabiltzea. Elkartasuna eta adiskidetasuna. Arazoak gainditzea. Egoerari neurria hartzen ikastea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Bilduma honetako beste izenburu batzuk:
1. Heriovilleko sekretua
2. Zonbi Parkean harrapatuta
3. Zonbi mutanteen gaua
 
Informazio gehiagorako eta gure YouTubeko kanalean bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<
 
Adina: 10 urtetik aurrera.
Egilea: Peter Walker.
Ilustratzailea: Biè.
Itzulpena: Ane Garmendia.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 140 x 205 mm.
Orrialdeak: 136.
Koadernaketa: Flexibook.