X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Zonbigunea -3- Zonbi mutanteen gaua

Zonbigunea -3- Zonbi mutanteen gaua

Bilduma: ZONBIGUNEA

ISBN: 9788483948316
Kodea: 103556

Salneurria
10,80 €

Agregar item al pedido
Gaia: Zonbien umorezko abenturak.
 
Girotzea: Gaur egun, mendi artean galdutako herri batean, Herioville izenekoan.
 
Bildumaren laburpena:
Herioville goi-mendietan dagoen herri txiki eta, itxuraz, lasai bat da. Baina sekretu izugarri bat gordetzen du, gizadiarentzako mehatxu larri bat: inguruak zonbiz beteta daude.
Herritarrentzat, zonbiak beren ondarearen funtsezko zati bat dira, besteak beste, askok zonbi bihurtutako senideak dituztelako, eta egunen batean normal bihurtuko dituen antidoto bat agertzea espero dutelako.
Izaki horiek gizakiei erasorik egin ez diezaieten, neska eta mutil batzuek ZA KOADRILA sortu dute.
 
Ale honen laburpena:
Gau beltz bat. Dohain bat, sinestezina, ustekabekoa. Etsaia gertu eta arerio-lurralde bat. Garrasi bat: “Kemena, orain eta beti”.
 
Egilearen datuak:
PETER WALKER. Inork ez daki nor den. Jakina da ezkutatuta dagoela. Lurreko bazter-lekuren bateko uharte edo herrixkaren batean. Aztarnarik ez uzten ahalegintzen da, zonbiek aurki ez dezaten, eta jakin ez dezaten non dagoen oraintxe bertan, haiek aurkitu nahian. Zonbi Elkartean sartuta dago; elkarte hori erakunde sekretu bat da, eta agente sekretuak, zientzialariak, zonbi-gauzetan adituak diren pertsonak eta hildako bizien senideak, lagunak eta ezagunak dira elkartekide. Baina bitarteko-lana egiten dioten aukerako zenbait kontaktu ditu, eta, horrenbestez, zortea lagun badu, eta zobiek askaltzeko jaten ez badute, argitaratzen jarraitu ahal izango du.
 
Ilustratzailearen datuak:
BIÉ. Bié, bildumako irudien egilearen izen profesionala, ingelesezko “Zombie” hitzaren laburtzapen katalandua da. Zenbait urte daramatza izen horrekin argitaratzen, baina, benetan, Xavier Carrascio du izena. Bié komiki- eta prentsa-irudigilea da, eta askotariko liburu batzuetan ere lan egin du. Estilo nahastezina du, zenbait egile klasikorena gogorarazten diguna. Badirudi Biék oso ondo ezagutzen duela zonbien mundua…
1966an jaio zen Bartzelonan. Gazte zela, marraztea oso gogokoa zuela ohartu zen, eta Joso komiki-eskolan matrikulatu zen; egun, bertan dihardu irakasle. Zenbait komunikabidetan argitaratu ditu bere lanak; besteak beste, hauetan: El Jueves, El Periódico eta Cavall Fort. Beste alderdi artistiko batzuk ere landu ditu; zeramika eta moda-diseinua, adibidez.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Gaia modakoa da, baina abenturaren ikuspuntutik erabilita dago, egilearen umore sotilarekin eta irudigilearen irudi barregarriekin batera.
• Narrazio dinamikoak eta intriga handikoak.
• Orrialdeak ikusgarriak dira oso, eta nabarmendutako tipografiaz beteta daude.
• Istorioak osoak dira.
 
Sustatzen diren balioak:
• Umorea serioegiak direla eman dezaketen egoeren larritasuna arintzeko baliabide gisa erabiltzea.
• Elkartasuna eta adiskidetasuna.
• Arazoak gainditzea.
• Egoerari neurria hartzen ikastea.
 
Informazio gehiagorako eta gure YouTubeko kanalean bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Peter Walker.
Marrazkilaria: Bié.
Itzulpena: Saretik.
Marrazkiak: zuri beltzez.
Formatua: 140 x 205 mm.
Orrialdeak: 200.
Koadernaketa: Flexibook.
Adina: 10 urtetik aurrera.