Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Yucataneko egunak
Produktu berria

Yucataneko egunak

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA

ISBN: 978-84-9106-999-7
Kodea: 179812

Salneurria
12,30 €

Agregar item al pedido
Gaia: Munduaren eta iraganaren ezagutza.
 
Girotzea: Gaur egun, Yucatáneko penintsulan, Mexikon.
 
Laburpena:
Martinek eta haren gurasoek bidaia bat egingo dute Cancunera, misterio bat argitzeko. Misterioaren muinean Madrilgo kodexa dago, maien aspaldi-aspaldiko liburu bat. Bidaian topatuko dituzten pertsonen bidez eta bisitatuko dituzten lekuen bidez, Mexikoren eta hango kulturaren hainbat alderdi liluragarri ezagutuko dituzte. Eta pertsona eta leku horiek berehalakoan ezabatuko ez den arrasto bat utziko dute haiengan.
 
Egilearen datuak:
Sagrario Pinto: Maistra eta idazlea da. Haur eta gazte literaturako zenbait liburu idatzi ditu, eta Espainiako zenbait argitaletxetarako material didaktikoak sortzen jardun du elkarlanean. Edelvivesen, Momias en tránsito (ADA, 83) antzezlan liburua argitaratu du.
 
Marrazkilariaren datuak:
Luis Doyague (1964) Diseinu Grafikoa eta Ilustrazioa ikasi zuen. Egunkari eta Leóngo publizitate agentzietan lan egiten hasi zen, eta, 1989tik, nazioarteko eremuko komunikabide eta argitaletxe taldeekin dihardu elkarlanean. Bere lana zenbait eremutan dibertsifikatzen du, hala nola prentsan eta komikietan, eleberrian, testu liburuetan, haur eta gazte literatuan, umore grafikoan eta publizitatean. Edelvivesen honako lan hauen ilustrazioak egin ditu: Tres días en el vientre de la ballena (ADV, 92), El doctor Néctor y el misterio en el Museo Romano (ADV, 98) eta Titus Flaminius bildumako eleberriak.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Eleberri errealista; Mexikori buruzko eduki historiko eta lokal ugari du.
  • Umearen ahotsaren bidez, trama bere ikuspuntutik jarraituko dugu; hala, bidaia ulertzeko behar diren azalpen guztiak eskaintzen dira.
  • Lanak Historia ulertzeko garrantzia nabarmentzen du, hark gaur egun eragina baitu.
  • Une oro senitarteko eta lagunen artean izaten diren harreman trinkoak direla eta, ikerketa taldeko lana da.
  • Liburua Historia eta Yucataneko leku eta une nabarmenenak hurbiletik ezagutzeko modu atsegina da.
 
Gaikako kategoria: Gizartea / Historia / Mundu garaikidea | Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, elkartasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Arraza-aniztasuna, kultura-aniztasuna | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonen arteko berdintasuna | Ausardia, tinkotasuna.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura | Gizarte zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Sagrario Pinto Martín.
Marrazkilaria: Luis Doyague.
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 184.
Zenbakia bilduman: 28.
Adina: 10 urtetik aurrera.