X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Urtebetetzea eta lehiaketa

Urtebetetzea eta lehiaketa

Bilduma: LAGUNIK ONENEN GOZOTEGIA

ISBN: 978-84-9106-473-2
Kodea: 149655

Salneurria
9,50 €

Agregar item al pedido
Gaia:Hannahren amaren gozotegia, gozogintzaren gainean duen zaletasuna eta bere adiskideekiko harremanak.
 
Girotzea:Gaur egun, Britainia Handiko hiri txiki batean.
 
Bildumaren laburpena:Hannahren bizitza zeharo aldatu zen bere ama berriro ezkondu zenean eta Azukrea eta Kanela izeneko gozotegia irekitzeko ametsa bete zuenean. Orain beste hiri batean bizi da, beste ikastetxe batera doa, bi ahizpa txiki dauzka eta lagun talde berria. Ez da egoera makala!
 
Laburpena: Zerbait benetan nahi baduzu, ez geratu lo. Ekin lanari berehala! Hori da Hannahk pentsatzen duena eta, beraz, “Gozogintzako junior nagusia” izeneko telebistako bere saio gogokoenean lehiakide bila dabiltzala ikustean, aukeratu dezaten prestatuko da eta, gainera, bere gurasoen bi ezagun maitemintzen laguntzeko denbora izango du. Txarrena da gauza garrantzitsu batzuk pixka bat baztertu dituela, lagunak, adibidez.
 
Egilearen datuak:
 
LINDA CHAPMAN (1969an jaio zen, Liverpoolen) idazle britainiarra da, batez ere umeentzako istorioen idazlea. Bereziki ezaguna da adarbakarren, sirenen eta magiaren inguruan idatzi dituen fantasiazko liburuengatik. Ehun liburu baino gehiago argitaratu ditu. Gaur egun, Leicestershireko herri batean bizi da bere senarrarekin eta hiru seme-alabekin.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
KATE HINDLEY Birminghamen bizi eta lan egiten du.
 
Irudigileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Adiskidetasun harremanak eta gozogintzaren gaineko zaletasuna bere gai zentralak diren bilduma honetako bi izenburu berri.
• Lan bakoitzean, gozogintzaren inguruko gomendioak eta errezetak jasotzen dira.
• Lagun taldea eta harremanak eta sarrien izaten dituzten gatazkak eta tentsioak erraz eta adimenez lantzen eta ebazten ditu.
• Testuak zenbait ilustrazio informalak eta dotoreak ditu.
 
Sustatzen diren balioak: Adiskidetasuna, elkarrenganako laguntza. Hazkuntza pertsonala, heldutasuna. Lanagatiko gustua. Gozogintzaren gaineko zaletasuna. Erantzukizuna. Elkartasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Ingurunearen Ezaguera, Plastika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Linda Chapman.
Marrazkilaria:Kate Hindley.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 129 x 198 mm.
Orrialdeak: 184.
Zenbakia bilduman: 3.
Adina: 10 urtetik aurrera.