X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Sydneyko misterioa

Sydneyko misterioa

Bilduma: ARTE IKERTZAILEAK

ISBN: 9788491064039
Kodea: 119051

Salneurria
12,95 €

Agregar item al pedido
Gaia:Familia baten abenturak, munduan zehar egiten ari diren bidaietan.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Bildumaren laburpena:
Davidek 11 urte ditu, eta 5 urteko Thor eta 13 urteko Sissel neba-arrebekin, Irga amarekin eta Knut aitarekin batera, munduko hainbat lekutara doa, bere aitak familientzako bidaia gida batzuk idazteko.
Bidaia bakoitzean, artelanen lapurreten edo trafikoaren lekuko dira, eta badirudi lapurreta edo trafikoaren atzetik beti dagoela bikote bera. Familiako kide guztiek egiten dute ahalegina gaizkile horien planak gaizki irteteko, eta, horretarako, taldera osaba William ere gehitu da.
 
Laburpena:
Familia zenbait gutun mehatxatzaile jasotzen hasi da, eta benetan arduratuta daude. Knuten aspaldiko ezagun batek Sidneyko etxera gonbidatu ditu. Bertan daudela, familiak berriro ere egin du topo duela denbora asko jarraitzen dabilen arte trafikante arrotzarekin.
 
Egilearen datuak:
 
BJØRN SORTLAND Bergenen (Norvegia) jaio zen, 1968an. Ume eta gazteentzako zenbait liburu argitaratu ditu, eta, horien bidez, nazio eta nazioarte mailako zenbait sari jaso ditu. Bere eleberrien bidez, artearen inguruan duen interesa erakusten du. Ibaizabalen, honako lan hauek argitaratu ditu: Veneziako misterioa, Luxoreko misterioa, Angkoreko misterioa, eta New Yorkeko misterioa.
 
Egileari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:

TROND BREDESEN Drammenen (Norvegia) jaio zen, 1956an. Irudigile lanetan aritu da diseinuaren, publizitatearen, komunikazioaren eta haur eta gazteentzako literaturaren arloetan.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Detektibe trama bat da ardatza, eta bertatik egituratzen da liburu bakoitza.
• Izenburu bakoitzean, bisitatzen duten hiriko leku eta ohitura enblematikoak identifikatzen eta deskribatzen dira.
• Abentura bakoitzean, artelanek kultura ondare unibertsal diren aldetik daukaten garrantzia transmititzen da.
• Tramak izenburu batetik bestera aurrera egiten du, baina, hala ere, irakurketa indibiduala egin daiteke.
• Irudigintzak dinamismoa ematen dio kontaketari.
• Babesorrietako mapek irakurleari testuingurua ematen diote.
• “Gauzak eta bitxikeriak” epigrafearekin, azken orrialdeetan abentura gertatzen den lekuetako zenbait alderdi bitxiri buruzko informazioa ematen da.
 
Sustatzen diren balioak: Arte ondarearen zaintza, beste kultura batzuen ezagutza, portaera arduratsua, familiaren zaintza.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Natura Zientziak, Plastika.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: BjØrn Sortland.
Marrazkilaria:Trond Bredesen.
Itzulpena: Iraitz Urkulo.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 155 x 220 mm.
Orrialdeak: 180.
Zenbakia bilduman: 5.
Adina: 10 urtetik aurrera.