X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Sekretuen hamaika zaporeak

Sekretuen hamaika zaporeak

Bilduma: GAZTETXO!

ISBN: 978-84-9106-626-2
Kodea: 160519

Salneurria
12,25 €

Agregar item al pedido
Gaia: Zein ezberdintasun dago neska edo mutila izatearen artean? Zerk baldintzatzen du gure generoa? Liburu honetako protagonistak hau argitzen lagunduko digu.
 
Girotzea: Gaur egun Euskal Herriko herri txiki baten.
 
Laburpena:
Hainbat sekretu mota daude: handiak, txikiak, koloredunak edota zaporedunak; eta guztiok gordetzen dugu baten bat gure barnean. Istorio honetako protagonistak sekretu handi bat gordetzen du kutxa batean giltzapeturik, eta oraindik ez daki zer zapore duen sekretu honek. Gai izango ote da horren zaporea aurkitzeko? Ausartuko ote da bere sekretua kutxatik ateratzera?
 
Egilearen datuak:
 
OIHANE FERNANDEZ: Algortan jaio zen 1986an. Irakaslea, gaur egun Bilboko Lycee Francais ikastetxean egiten du lan euskara irakasle moduan. Ikusentzunezko Komunikazioa eta Haur hezkuntza ikasketak burutu zituen. Literaturako hainbat sari jaso ditu; Xabier Lizardi XXXI saria, Portugaleteko Uri-Urian literatur lehiaketa, Santurtziko emakumezkoen literatur saria, Bizenta Mogel ipuin-lehiaketa eta Errenteria Hiria ipuin lehiaketa.
 
Ibaizabalen, Nahla (Gaztetxo!, 31) eta Betaurrekoak hozkailuan (Gaztetxo!, 32) argitaratu ditu.
 
Margolariaren datuak:
 
AINARA AZPIAZU: (Hernani 1980). Soziologian lizentziatua, Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Ilustrazioan dihardu 2006tik. Besteak beste, komiki tirak, liburuetarako ilustrazioak, berdintasun sailetarako propaganda lanak, komiki tailerrak eta muralak egiten ditu.
 
Ibaizabalen honako liburu hauek marraztu ditu: Manta belaunetan (Gaztetxo!, 22); Mara eta izar saltzailea (Matxinsalto, 45); Lau lagun (Irakurgaiak, LMH 1); Nahla (Gaztetxo!, 31); Betaurrekoak hozkailuan (Gaztetxo!, 32).
 
Marrazkilariari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere bloga<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Generoaren eta sexualitatearen inguruko lan fina eta landua.
• Sentimenduz eta emozioz beteriko liburua.
• Sorpresa azken momentura arte mantentzen duen kontakizuna.
 
Sustatzen diren balioak: Norbere burua onartzea, adiskidetasuna, laguntasuna eta lankidetza.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Oihane Fernandez.
Marrazkilaria: Ainara Azpiazu.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 195 mm.
Orrialdeak: 104.
Zenbakia bilduman: 36.
Adina: 10 urtetik aurrera.