X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Mendiko Erregea
Produktu berria

Mendiko Erregea

Bilduma: STELLA MONTGOMERYREN MISTERIOAK

ISBN: 9788491068037
Kodea: 170724

Salneurria
11,96 €

Agregar item al pedido
Gaia: Stella Montgomeryk abentura eta misterio ikaragarriak bizi ditu eta, haien bidez, gainera, benetan nor den ezagutzen doa a.
 
Girotzea: XIX. mendearen amaieran, Britainia Handian.
 
Bildumaren laburpena:
Stella Montgomery hamaika urteko umezurtza da, oso ume berezia, batetik, jakin-min ugari dituelako eta mundua arakatu nahi duelako, inguratzen duen gizarte itogarriaz haratago, eta, bestetik, ezaugarri paregabe bat duelako: ikusezin egiteko gai da. XIX. mendearen amaierako Ingalaterra viktoriarrean girotuta dago; protagonistak aurrez aurre dituen abenturek misterioa eta intriga izaten dituzte, baina baita amesgaiztoaren ukitua ere, baina, azkenean, amaiera zoriontsua izaten dute.
 
Laburpena:
Stellaren izebek neskentzako barnetegi ilun batera bidali dute iloba. Bertan, izaera menderakaitz eta egoskorrenak ere arrastoan sartzen dituzte. Baina beraren lagun berrietako bat era misteriotsuan desagertzen denean, Stella ez da besoak gurutzatuta geratu. Haren bila joatea erabaki du, aurre egin beharko dien arriskuei axolagabe. Bere bizitza arrisku larrian jarri ondoren, Stellak Mendiko Erregeari aurre egingo dio eta izaki gaizto horrek bahituta zituen pertsona multzoa askatuko du; horien artean, bere aita.
 
Egilearen eta irudigilearen datuak:
 
JUDITH ROSSELL: Umeentzako liburuen idazle eta ilustratzaile australiarra da; literatura ogibide izan aurretik, zientzialari lanetan jardun zuen gobernuarentzat, bai eta ehungintzako enpresa batean ere. Hamahiru liburu idatzi ditu, eta haiek hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira; laurogei liburu baino gehiago ilustratu ditu. Lanik egin behar ez duenean, lagunekin hitz egiten edo objektuak apaintzen ematen du denbora. Melbournen bizi da, Australian, bere katu potoloarekin; mortsa baten tamainako katua du.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Stellaren bildumaren hirugarren izenburua, protagonistaren figura inguratzen duten misterio asko deskubritzen dituena: nor den benetan, nondik datorren eta, batez ere, zergatik duen ikusezintasunaren boterea.
• Misterioz betetako istorio berri bat. Aurreko liburuetan bezala, kontakizunaren erritmo biziak lehen unetik harrapatzen ditu irakurleak.
• Girotze viktoriarra, oso ongi eraikia; deskribapen zuhurrak eta iradokitzaileak ditu.
• Bildumako izenburu bakoitza tinta kolore ezberdinez inprimatuta dago: urdina, lehen liburukia, berdea, bigarrena, eta morea, hirugarrena.
 
Sustatzen diren balioak:
Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren babesa | Gizarte kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza, gatazkak konpontzea | Sormena, irudimena, norberaren ekimena | Jakin-nahia, ezagutza | Enpatia, eskuzabaltasuna | Zintzotasuna, leialtasuna |  Bakea, askatasuna, justizia | Errespetua, komunikazioa, tolerantzia | Ardura, sen kritikoa | Umore-sena | Ausardia, irmotasuna.
 
Ezaguera arloak: Giza Zientziak, Gizarte Zientziak, Diziplina artistikoak, Hizkuntza eta Literatura. Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta irudigilea: Judith Rossell.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 135 x 205 mm.
Orrialdeak: 288.
Bildumako zk.: 3.
Adina: 10 urtetik aurrera.