X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Leize-zuloko misterioa

Leize-zuloko misterioa

Bilduma: GAZTETXO!

ISBN: 9788483946466
Kodea: 108732

Salneurria
12,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Ainhoa eta haren lagun-taldeak, aitonaren laguntzarekin, Arrikruzko leize-zuloan dagoen lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramango dute.
 
Girotzea: Gaur egun. Arrikruzko leizezuloan lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramateko egindako ahalegina.
 
Laburpena:
Ainhoak 10 urte ditu eta ametsetan eginkizun zaila jaso du: Arrikruzko leize-zuloan dagoen lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramatea, haren babesean egon dadin beti. Lan zaila Ainhoak eta haren lagun-taldeak hartzen dutena, inork ez baitie sinesten. Mozkor batzuk ia pikutara botako dute nesken asmoa. Hala ere, etsi gabe jarraituko dute hasitako lanean. Abentura hunkigarria neska horiena. Lortuko ote dute beren helburua?
 
Egilearen datuak:
 
Iñaki Zubeldia Ikaztegietan jaio zen 1945ean. Filosofian lizentziatua da “Hizkuntzaren Pedagogia” deituriko espezialitatean. Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle eta bost Ikastoletako Irakasleen Elkarteko sortzaile eta koordinatzaile bezala. Hainbat ikastaro eta jardunaldi pedagogikotan parte hartu du. Hizkuntza liburu ugariren sortzaile eta egilea da. Testu-liburuez gain, narratiba eta ipuin mundua landu ditu Haur eta Gazte Literaturan.
Ibaizabalen argitaratutako liburuak: Xirripin fantasmatxoa (Oker, 2. zk.), Salimarentzat oparia (Oker, 8. zk.). Pako belea (Matxinsalto, 5. zk.). Pako belearen bihurrikeriak (Matxinsalto, 10. zk.). Pako belea basoan (Matxinsalto, 21. zk.). Txikiak baina bizkorrak (Matxinsalto, 25. zk.). Tximu bat klinikan (Matxinsalto, 33. zk.). Euskaldun bat Marten (Matxinsalto, 37. zk.). Eskola sorgindua (Matxinsalto, 46. zk.). Mirari hegalari (Gaztetxo!, 4. zk.). Josu Azalaren abenturak (Gaztetxo!, 7. zk.). Txerrikumeen abenturak (Gaztetxo!, 14. zk.). Txerrikumeen abentura berriak (Gaztetxo!, 21. zk.). Kanguruak zootik ihesi (Gaztetxo!, 27. zk.). Nire aita ezin izan nuen salbatu (Ekin, 4. zk.). Bizitzaren oihanean galdurik (Ekin, 12. zk).
 
Ilustratzailearen datuak:

Alai Zubimendi: Txikitatik komikizalea, Arte Ederretan lizentziatu ondoren Haur eta Gazte Literaturara eta Testu liburuetara zuzendutako ilustrazioak egiten hasi zen. Hainbat ilustrazio lan burutu ditu argitaletxe desberdinentzat eta orain komiki mundura itzulita komiki lehiaketetan parte hartzen ari da hainbat alditan saritua suertatu delarik.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Naturarekiko eta inguruarekiko errespetua, ezagutza eta maitasuna.
  • Ekintza bat aurrera eramateko elkarrekin lan egitearen garrantzia.
  • Adiskidetasuna, laguntasuna.
  • Abentura liburu dibertigarria.
 
Sustatzen diren balioak: Naturarekiko maitasuna, animaliekiko errespetua, erantzukizuna, adiskidetasuna, taldean lan egitearen garrantzia.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Ingurunearen Ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Iñaki Zubeldia.
Marrazkilaria: Alai Zubimendi.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Formatua: 130 x 195 mm.
Zenbakia bilduman: 28.
Orrialdeak: 152.
Koadernaketa: Rustika.
Adina: 10 urtetik aurrera.