X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Leihoko neska
Produktu berria

Leihoko neska

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA

ISBN: 9788491069195
Kodea: 172136

Salneurria
11,96 €

Agregar item al pedido
Gaia: Norberaren emozioak ulertzea.
 
Girotzea: Mundu garaikidea.
 
Laburpena:
Lucas 1940an, nazien okupazio-garaian, Amsterdamen bizi den haur bat da. Gaixorik dago, eta gurasoek teleskopio bat oparitu diote. Leihotik begira, marmelada-lantegi abandonatu baten geletan barrena dabilen neska bat ikusi du teleskopioarekin. Arbel zatietan eta kartoi margotuetan idatzitako mezuen bidez, egunero elkar komunikatzen hasten dira. Neskak, Ana Frank izenekoak, bera han dagoela sekretuan gordetzeko eskatu dio, judua delako eta alemaniarren armada judu guztiak jazartzen eta Herbehereetara deportatzen ari delako. Lucasek ezer esango ez duela hitzeman dio.
 
Egilearen datuak
 
XAVIER ESTÉVEZ. (Belgika, 1969) lehen hezkuntzako irakaslea da Salceda de Caselasen (Pontevedra). Haren obretan, errealitatearen eta fantasiaren arteko oreka dramatikoari eutsi ohi dio, eta horrek irakurleak harrapatu eta abstraitu egiten ditu istorio osoan zehar.
 
Marrazkilariaren datuak
 
FERNANDO LLORENTE. (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1954). Ibilbide luzeko autorea da argitaletxeentzako ilustrazioaren munduan. Testuliburugintzan, literaturgintzan, komikigintzan edo publizitate-komunikazioan aritua da. Coruñako Estudio Baobab ilustrazio estudioaren hamabi kideetako bat da.
 
Marrazkilariari buruz informazio gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Kontakizunak besteekiko errespetuaren eta norbanakoen erlijio- eta pentsamendu-askatasunaren garrantzia nabarmentzen du, horien urratzea gizadiaren historiako gerra nagusien iturria izan delako.
• Ana Franken kasu konkretuaren bidez, eleberriak nazien erregimenak 1933 eta 1945 bitartean burututako Europako juduen holokaustoaz dihardu.
• Obrak modu natural batean erakusten die haurrei gerraren errealitatea, jazarpenean eta garai hartako izuan gehiegi sakondu gabe. Funtsezkoa da halako gatazkak ezagutzea, berriz antzekorik gerta ez dadin.
• Kontakizunak gerren ondorio latzak erakusten ditu: gabeziak, gosea, errugabeen jazarpena, errepresioa. Haren irakurketak aurkako balioei buruzko gogoeta bultzatzen du: elkartasuna, itxaropena, askatasuna edo konfiantza.
• Liburuak pertsonen arteko elkartasunaren alde egiten du, eta indarkeria mota guztiak gaitzesten ditu.
• Beldurrari aurre eginez, beste pertsona batzuen onerako beren burua arriskuan jartzen duten familia bateko kideak dira protagonistak.
 
Sustatzen diren balioak:
Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Elkarbizitza, gatazkak konpontzea | Bakea, askatasuna, justizia | Pertsonen arteko berdintasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Gizarte Zientziak, Balio etiko eta zibikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Xavier Estévez.
Marrazkilaria: Fernando Llorente.
Itzulpena: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 128.
Adina: 10 urtetik aurrera.