- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Gazteentzako Literatura
- 10 urtetik aurrera
Gazteentzako Literatura
10 urtetik aurrera
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Intza gazteak eta bere lagunek, udako egun batean Ondarretako hondartzan igerian ari direla, ur azpian jauregi bat topatuko dute, baina jauregi horrek sekulako sekretua gordetzen du. Sirenak, trumoiak, liburu bereziak, zintzilikario zaharrak, …
Girotzea: Donostia eta Ondarretako hondartza.
Laburpena:
Udako lehen egun horietako batean, Intza, bainujantzia bilatzen ari dela, zintzilikario zahar bat aurkitzen du etxean, ez daki ordea zintzilikario horrek zer motatako abenturak bizitzera eramango duen. Lagun arteko uda hau betiko gogoratuko dute Intzak eta bere lagunek, hori ziur.
Ondarretako hondartzaren uretan murgilduta galduko du zintzilikarioa, bertan ur azpiko jauregi bat topatuz; eta, hasiera batean jauregia zena agian beste eraikin mota bat ote den ikertu beharko dute…
Sirenak, ekaitz bortitzak, itzelezko sustoak, eta dena lagun artean! Intrigazko istorio honen bukaera ezagutzeko irrikari ezingo diozu aurre egin.
Egilearen datuak:
LUR GALLASTEGI: Antigua-Luberriko ingeles irakaslea eta idazlea da. Bilbon jaio zen 1983an, baina orain Donostian bizi da. Itzulpengintzan lizentziaduna eta ingeleseko irakaslea. Euskal idazleen elkartearen programan parte hartzen du eta bere liburuei buruzko hitzaldiak ematen ditu ikastetxeetan.
Hiru liburu argitaratu ditu: Uda bat Senegalen, Limoiondoaren loreak eta Saharako itsasoa. Azken liburu honekin, 2018ko Mikel Zarate literatura saria irabazi du.
Hau da Ibaizabal argitaletxearekin argitaratutako lehen obra.
Marrazkilariaren datuak:
IOSU MITXELENA: Unsain Oiartzun bailara euritsuan bizi da. Altzibarko plazan jaio eta bizi da; Txikitatik maite izan du marraztea. Marrazki bizidunak, komikiak eta ipuinak ilustratu ditu, lasaia da eta bizikletan ibiltzea eta saski baloia ikustea maite ditu.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Errealitatearen eta fikzioaren arteko konbinazio ezin hobea.
• Irudimena bultzatzeko eta fikziozko pertsonaien bidez balio eta ezagutza ezberdinak transmititzeko obra eredugarria.
• Euskal Herriko historiako zati batzuk azalera ateratzeaz gain, irudimen handiz egiten du Lurrek.
• Injustizia historiko bati beste ikuspuntu bat ematen dio, eta irakurle gazteei eraikin honen eta bere atzeko historiaren inguruko datu gehiago ezagutzeko gogoa piztuko diena.
Gaikako kategoria: Abentura, fantasia / fikzioa, Euskara eta literatura.
Sustatzen diren balioak: Ondarreta, espetxea, izaki mitologikoak, abentura, itsasoaren sekretuak, historia, udako oporrak, gaztaroa, umorea, irudimenaren sustapena, hazkunde pertsonala, zailtasunei aurre egitea, lagunartekotasuna.
Ezaguera arloak: Fikzioa/fantasia | Ekologia/ingurumena | Hizkuntza eta Literatura.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Lur Gallastegi.
Marrazkilaria: Iosu Mitxelena.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 195 mm.
Orrialdeak: 128.
Zenbakia bilduman: 38.
Adina: 10 urtetik aurrera.