Gazteentzako Literatura

10 urtetik aurrera

Indiako oasia
Produktu berria

Indiako oasia

Bilduma: PAPER TXORIAK - Sail BERDEA

ISBN: 978-84-1370-133-2
Kodea: 179813

Salneurria
12,30 €

Agregar item al pedido
Gaia: Vicente Ferrer-en eta Anna emaztearen bizitza fikzio esparru batean irudikatzen da.
 
Girotzea: XX. mendea, Indian eta Ingalaterran.
 
Laburpena:
Sir George Ingalaterrako bere gazteluetako batean babesturik bizi da, baina Indiako Bengala eskualdearen hutsa du, han administratzaile nagusia izan baitzen. Haren biloba Annak orain herrialde hartan lan egiten du, kazetaritza ikasketak amaitu ondoren. Bertan gazte espainiar bat ezagutu du, Vicente Ferrer, txiroentzako ikastetxeak, aterpetxeak eta ospitaleak eraikitzen hasi dena. Anna haren proiektuan buru-belarri murgilduko da, eta bere aitona bitxia hartan sartzen saiatuko da.
 
Egilearen datuak:
Pablo Zapata Lerga: Unx-en jaio zen (Nafarroa). Irakasle Ikasketak, Filosofia eta Filologia ikasi zituen. Gaztelaniako eta Literaturako irakaslea izan da bigarren hezkuntzako institutuetan, EAEn, urte askoan. Irakaskuntzan eman dituen urteetan, eskolaz kanpoko lanetan ere jardun du, besteak beste, eskola liburutegiak muntatzen eta ikastaroak eta hitzaldiak ematen. Ibaizabalen Dalai Lamaren zaldiak (PTSU, 19) argitaratu du. Edelvivesen honako lan hauek argitaratu ditu: Los caballos del Dalai Lama (ADA 71), Por las praderas del cielo (ADV 86), La cueva del Toloño (AL 76), El tesoro de la isla de Ízaro (AL 81) eta Bajo la sombra de la Gran Pirámide (AL 102).
 
Egileari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Marrazkilariaren datuak:
Paloma Corral: Ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da, eta oso gustuko du argazkigintza. Halaber, ilustrazioko irakaslea da, eta umeentzako tailerrak ematen ditu. Zenbait liburu ilustratu argitaratu ditu, eta aldizkarietarako lan egiten du. Ziape hori kolorearen eta urdin turkesaren arteko konbinazioa maite du, eta bere lan mahaia beti dago paperez, pintzelez eta lapitzez betea, besteak beste. Indiako oasia da Ibaizabalentzat ilustratu duen lehen liburua.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Istorioak, fikzio esparru batean, Vicente Ferreren bizitza erakusten du, kooperante espainiar ezagunarena.
  • Lana egileak miresten dituen bi irudiri eginiko omenaldia da: Vicente eta Anna Ferrer, emaztea.
  • Istorioa ohituren ipuin bat izango balitz bezala garatzen da.
  • India, bertako jendea eta kultura oso ongi islatzen dira narrazioaren deskribapen ederretan.
  • Paloma Corralen ilustrazioek samurtasunez eta argi kontatzen dute istorio honen tonu solidarioa.
 
Sustatzen diren balioak: Elkartasuna, ahalegina, beste kultura batzuk ezagutzea, norbere burua gainditzea, adiskidetasuna, kontsumo-gizartearen kritika.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura, Plastika, Gizarte zientziak eta Natura zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Pablo Zapata Lerga.
Marrazkilaria: Paloma Corral.
Itzultzailea: Aitor Arana.
Marrazkiak: Zuri beltzez.
Koadernaketa: Rustika.
Formatua: 130 x 200 mm.
Orrialdeak: 144.
Zenbakia bilduman: 27.
Adina: 10 urtetik aurrera.